Iñaki Azkuna Urreta (Durango, Bizkaia, 1943ko otsailaren 14a - Bilbo, Bizkaia, 2014ko martxoaren 20a) euskal herritar politikari jelkidea eta Bilboko alkatea izan zen.
Iñaki Azkuna | |||||
---|---|---|---|---|---|
1999ko uztailaren 14a - 2014ko martxoaren 20a ← Josu Ortuondo - Ibon Areso →
1991ko otsailaren 7a - 1999ko urtarrilaren 2a ← Jose Manuel Freire - Gabriel M.ª Inclán Iribar → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Durango, 1943ko otsailaren 14a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Bilbo, 2014ko martxoaren 20a (71 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | medikua, politikaria eta Wiki Euskarakardiologoa | ||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Durangoko familia euskaldun batean jaioa izan arren, ez zekien euskaraz; Azkuna askotan kexatu zen frankismoaren eraginez galdu zuela ama hizkuntza, beste askok bezala.
Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1966. urtean lortu. Bost urte geroago doktoretza amaitu zuen. 1973. urtetik aurrera, medikuntza fisiko eta erradiologiako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urte berean, Gurutzetako Ospitaleko mediku bihurtu zen.
1981ean Gurutzetako Ospitaleko lehendakari izendatu zuten. Eta bost urte beranduago, 1986. urtean Gurutzetako Ospitaleko erradiologiako zerbitzuaren buru. 1999tik Bilboko alkatea izan zen, 2014an hil zen arte. Bere agintaldiak, Bilboren berritzea indar gehiagorekin egin den urteekin bat egin du.
2012ko irailaren 14an, Azkunaren emaztea hil zen. 2013ko urtarrilean, Munduko Alkate saria eman zion City Mayors Fundazioak, Bilbo eraldatzeagatik.
2014ko otsailaren 22an, jatetxe batean otordua egiten ari zela kordea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten. Martxoaren 20an minbiziak hil zuen.
Urtea | botoak | botoen %a | zinegotziak |
---|---|---|---|
1999ko udal hauteskundeak | 58.772 | %31,48 | 9 (29tik) |
2003ko udal hauteskundeak | 82.176 | %41,79 | 12 (29tik) |
2007ko udal hauteskundeak | 64.881 | %41,90 | 13 (29tik) |
2011ko udal hauteskundeak | 74.376 | %44,16 | 15 (29tik) |
Aurrekoa Jose Manuel Freire | Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua 1991-1999 | Ondorengoa Gabriel Maria Inclan |
Aurrekoa Josu Ortuondo Larrea | Bilboko alkatea 1999-2014 | Ondorengoa Ibon Areso Mendiguren |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Iñaki Azkuna, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.