Gogorregi Konpartsa

Gogorregi Bilboko (Bizkaia) konpartsa bat da.

Gogorregi Konpartsa
Sorrera: 1988
Txupinera: Josune Bañales1994
Egoitza: Sabin Etxea, Ibáñez de Bilbao,16 (Abando)
Leloa: "Jaietan Jai!" eta "I am basque"
Kideak: 850
Koloreak: Urdin eta Arrosa
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.gogorregi.eus

Haren kide gehienak EGIkideak dira.

Historia

1988 urtean, Bilboko konpartsero batzuk batu ziren konpartsa berri bat eratzeko helburu bakar batekin, Bilboko Aste Nagusian parte hartzea eta gozatzea. Konpartsa honek Gogorregi izena hartu zuen.

Horren ostean, konpartsa hau lan egiten hasi zen Aste Nagusi anitza garatzeko asmoz, eta, era honetan, bilbotar guztien parte hartzea jaietan sustatzeko. Bilboko jaiak Bizkaia eta Euskal Herrian sona handikoak dira.

Azken urteotan, konpartsa hau Pio Baroja Enparantzan kokatu izan da. Leku ezberdinetan egon ondoren, Areatzatik Albiako Lorategietara pasatu ziren, eta handik Pio Baroja enparantzara bertara.

2005 urtean, Bilboko Konpartsak federaziotik at gelditu zen.

2011az geroztik, Mini-Gogorregi izeneko maketa eraikitzen ari dira, hainbat eraikuntza piezarekin. Era berean, baditu argi eta soinu efektuak; eta web orri bat, maketari buruzko argazki, bideo, albiste... guztiak jasotzeko.

Ekintzak

  • Txosna Bilboko jaietan
  • Inauteriak
  • Gabon kantak
  • Konpartsero eguna
  • Kultura ekintzak
  • Mini-Gogorregi maketa

Irudia

Gogorregiren irudiak (edo logoak) Gogortxu du izena. Euskal herritar mutil bat da, eta harri bat altxatzen ageri da. Nahiz eta konpartsaren historian beste izen batzuk ere izan dituen, Gogortxu da gaur egun duena. Tradizioko arropak erabiltzen ditu: mahoizko prakak, abarkak, gerrikoa, alkandora zuria eta txapela buruan.

Aste Nagusia amaituta, Gogorregiko konpartsakideek puzgarri batzuk bizkarrean jarrita zerura jaurtitzen dute.

Gogorregi sariak

Abestia

Gogorregiren abestia:
Galtzerdi urdin arrosak dekotaz


Jendez gainezka dago arenalie
aurten be heldu jaku aste nagusie
Marijaia hor deku gorriz jantzite
aste osoan ez dau lo egingo be
Bilboko anbientea hasi da berotan
kolorez urdin arrosaz darubi bihotzean
Anima zaitez gugaz kantatzera:

JAIETAN JAI
GOIZETIK GAUERA

GOGORREGI
txup txup ( x 5)

2015. urtean Gogorregiren 2. abestia sortu zan, ordutik Gogorregiko txosnan entzugai dagoena.

Kokalekua

Bilboko Aste Nagusian, Pio Baroja enparantzan dago Gogorregiren txosna.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Gogorregi Konpartsa HistoriaGogorregi Konpartsa EkintzakGogorregi Konpartsa IrudiaGogorregi Konpartsa Gogorregi sariakGogorregi Konpartsa AbestiaGogorregi Konpartsa KokalekuaGogorregi Konpartsa ErreferentziakGogorregi Konpartsa Kanpo estekakGogorregi KonpartsaBilboEuzko GaztediKonpartsa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

DiglosiaDantza garaikideBenito LertxundiGorka UrbizuMoskuTriangeluElbira ZipitriaIzaroHowland uharteaEuskaltzaindiaErresuma BatuaPagoBerri TxarrakBarakaldoJeanne DeroinKarmele JaioEusko GudarosteaBart SimpsonHesi elektrikoAnne IgartiburuOrsk-eko aireportuaEgiptoko piramideakFaktore biotikoPeriklesIndustria IraultzaMikel ValverdeArtropodoGernika (margolana)NekazaritzaEuri azidoKutsaduraTigreEuskarazko Wikipedia (webgunea)Biztanleriaren dentsitate2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakFaxismoAimar OlaizolaUgaztunIndustrializazioa Euskal HerrianTxindataIñaki ZabaletaEspainiako Bigarren ErrepublikaMartin LarraldeAlessandro CostacurtaEn Tol SarmientoAdimen artifizialReggaeGazte Koordinadora SozialistaSenegalBoltxebikeMiñanVaya semanitaBerlingo harresiaZeharkako txirulaMickey MouseUraren zikloaIñaki PerurenaSendotzaAbugidaBilintxItsasmuseum BilbaoArroka metamorfikoAlgoritmoOndarroaLemoa Kirol ElkarteaItziar Murua UriaAtomo-zenbakiMakina sinpleInauteriak Euskal HerrianAitor Arana🡆 More