Hypericum Hypericaceae familiako genero bat da, 400 bat landare-espeziez osatua.
Genero honetako espezieak ia mundu osoan bizi dira, lurralde behere tropikaletan, basamortuetan eta lurralde artikoetan izan ezik.
Hypericum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malpighiales |
Familia | Hypericaceae |
Generoa | Hypericum |
Hypericum generoko espezieak landare belarkarak izan daitezke, urterokoak edo bizikorrak, eta 5-10 cm-ko altuera izan; edo zuhaixka edo zuhaitzak izan daitezke, 12 m-ko altuerakoak. Hostoak aurkakoak dira, obal bakunak, 1-8 cm luzeak, eta erorkorrak edo iraunkorrak izan daitezke. Loreen kolorea hori argitik hori bizira doa; 0,5-6 cm bitarteko diametrokoak dira, eta gehienetan bost lore-hosto dituzte (batzuetan, lau). Fruitua kapsula lehor bat izaten da, baina, espezie batzuetan, baia mamitsuaren antza du.
Espezie batzuek lore handi ikusgarriak dituzte, eta landare apaingarri moduan erabiltzen dira.
|
|
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hypericum, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.