Hondartze

Hondartzea itsasontzi bati gerta dakiokeen lehorreratze behartua da, lurraren kontra jotzen duenean, istripuz ala nahita eraginda, arroka artean, koralezko uharri batean edo hondarretan.

Ontzia berreskuratzerik ez bada, naufragiotzat hartzen da ezbeharra.

Hondartze
Hondartzea Kontxa hondartzan, 1923.
Hondartze
Urdaneta ontzia Kontxan 2009ko martxoan.

Hondartze ugarien tokiak

  • Aral itsasoan, uraren maila asko jaitsi denez, arrantza industriako ontzi asko geratu dira hondarraren kontra, abandonatuta.
  • Khambhateko golkoan, Indian, nahita hondartzen dituzte untziak Alang hiritik gertu, bertako langileek apurka txikita eta birziklatzeko.
  • Kontxako badian, Donostian, ekaitza izaten denean, itsasaldia jaistean gertatzen dira hondartzeak tarteka (ikus argazkiak).

Hondartze ezagun batzuk

  • Costa Concordia gurutzaontziak 2012an izan zuen istripuzkoa hondartzea Giglio uhartean, itsasertzetik gertuegi ibili zelako, nabigazioko erroreagatik.
  • 1999ko abenduan kargako ontzi handi batek, Rilos delakoak, hondartzea izan zuen Ereagan, Bilboko itsasadarrean. Merkantzia-ontziaren pisu eta berezitasunak zirela eta, erreskate lanak oso konplexuak izan ziren (eskifaiako 36 lagunak hasieran onik atera zituzten dena dela). Atoiontziei kableak apurtu zitzaizkien lanetan eta, hainbat ahaleginen ostean, marea biziei itxoitea erabaki zuten. Hala, 2000. urteko urtarril amaieran lortu zuten hondartzatik kentzea. Nonbait, erreskate-lanak burutu zituen enpresari, lanengatiko ordain gisa, euro baren truke saldu zioten Rilos, desegin zezaten (istripua izan aurretik 75 milioitan zenbatetsita zegoen).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Hondartze ugarien tokiakHondartze ezagun batzukHondartze ErreferentziakHondartze Ikus, gaineraHondartze Kanpo estekakHondartzeHondartzaItsasontziKoralezko uharriNaufragio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Castillo SuarezItzulpen automatiko neuronalSalmonellaProtozooEl MasroigOpen accessEuskal Kantagintza BerriaArrainLolita TorresGarizumaLordeMicrosoftLeire BilbaoHaragijaleBertsolaritzaLekeitioEnergia hidraulikoAkize2017Andy WarholMartxoaren 8AutismoZibilizazio minoikoEuskal Autonomia ErkidegoaZientziaOxigenoLisboaXVIII. mendeaErrobi (taldea)Koldo IzagirreLehoiAlofonoSeychelleakPinuGiza Garapenaren IndizeaBirkenwaldKristautasunZetakMichael PraedJokin AltunaHaltzHizkuntzaJoan Antonio MogelZelulaBurdinaEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakLehen Mundu GerraBudismoInesa GaxenMason MountMarie EquiEhizaGatz (kimika)EpikuroJoseba SarrionandiaOlinpiar JokoakTeodosia OrtegaZornotzaLorea IntxaustiBerri TxarrakOtsoTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaKanariak1997Arnas-aparatuHausterre-egunBelestarEuskaldunKubismo🡆 More