Hazi geruza, orri enbrionario edo orri blastodermiko bat, animalien enbriogenesian eratutako zelula talde bat da.
Hazi geruzak, nabarmen, soilik ornodunetan daude. Hala ere, belakiak baino konplexuagoak diren animalia guztiek sortzen dituzte , ehun primarioen bi edo hiru geruza (batzuetan, hazi geruza primario deituak). Erradio simetria duten animaliek, cnidarioak kasu, bi dituzte, ektodermoa eta endodermoa. Simetria bilateraleko animaliek, bi horien arteko hirugarren geruza bat garatzen dute, mesodermo izenekoa. Hazi geruzek, ehun eta organoen sorrerari lekua utziko diote organogenesi prozesuan.
Ezberdintzearen hasieraren lehen froga, hazi geruzen presentzia da.
Hazi geruzen orokortasuna eta garrantzia, XIX. mendean onartu zen. Heinz Christian Pander izan zen horiek errekonozitzen lehena, oilasko enbrioietan, 1817an. Zortzi urte beranduago, 1825ean, Martin Heinrich Rathkek, orri enbrionario baliokideak identifikatu zituen krustazeoetan. Hiru urte beranduago, 1828an, Karl Earnst von Baerrek beste ornodun batzuen enbrioietan aurkitu zituen. 1849an, Julian Huxleyk, ornodunen barne eta kanpoko hazi geruzak, zelentereoen bi geruzen berdinak zirela erakutsi zuen. 1877an, Ray Lankesterrek, Ernst Haeckelen Gastraeari buruzko teorian oinarritua, metazoo guztien balizko amankomuneko arbaso bat, animalien erreinua, hiru talde handitan banatu zuen hazi geruza kopuruaren arabera: homoblastikoak (protozooak), diblastiko edo diploblastikoak (zelentereoak) eta triblastiko edo triploblastikoak (gainontzeko animaliak).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hazi geruza, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.