Haile Gebrselassie (amhareraz: ኃይሌ ገብረ ሥላሴ, haylē gebre silassē; Asella, Arsi, 1973ko apirilaren 18a) etiopiar atleta famatua da, distantzia luzean espezializatua, eta arlo horretan inoizko lasterketari onenen artean dagoena.
Bi urrezko domina lortu ditu Olinpiar Jokoetan eta lau Munduko Txapelketan 10.000 metroko lasterketan. Halaber, Berlingo maratoia lau aldiz jarraian irabazi zuen, eta Dubaikoa hiru aldiz bata bestearen atzetik. Gainera, lau munduko titulu eskuratu du pista estalian.
Haile Gebrselassie | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asella (en) eta Etiopia, 1973ko apirilaren 18a (51 urte) |
Herrialdea | Etiopia |
Bizilekua | Asella (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 56 kilogramo |
Altuera | 169 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
1.500 metro eta maratoiaren distantzien artean hainbat garaipen nagusi ditu, pista estalian, kanpoan, errepidean eta crossean. Etiopiako 61 marka nazional eta 27 munduko marka ezarri ditu, 800 metroetatik maratoira.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haile Gebrselassie |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Haile Gebrselassie, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.