Greifswald

Greifswald Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren ekialdean kokatua.

Aurrepomerania-Greifswald barrutiko hiriburua da eta 54.610 biztanle ditu (2010).

Greifswald
Greifswald
Alemaniako hiri-udalerria
Greifswald
Greifswald Greifswald
Administrazioa
Estatu burujabeGreifswald Alemania
Alemaniako estatuaGreifswald Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernAurrepomerania-Greifswald
AlkateaStefan Fassbinder (en) Itzuli
Izen ofizialaGreifswald
Jatorrizko izenaGreifswald
Posta kodea17487, 17489 eta 17491
Udalerri kodea13075039
Geografia
Koordenatuak54°05′00″N 13°23′00″E / 54.0833°N 13.3833°E / 54.0833; 13.3833
Greifswald
Azalera50.81 km²
Altuera5 m
Demografia
Biztanleria59.691 (2022ko abenduaren 31)
Greifswald359 (2021)
alt_left 31.357 (%52,5) (%47,5) 28.334 alt_right
Dentsitatea1.174,79 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1199 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia03834
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakOsnabrück, Kotka, Hamar, Szczecin, Goleniów (en) Itzuli, Lund udalerria eta Newport News (en) Itzuli
MatrikulaHGW
greifswald.de

Geografia

Alemaniako bi uharte handienek (Rügen eta Usedom) eratzen duten Greifswaldeko badian kokaturik dago. Hiria dagoen eremua erabat laua da eta Ryck ibaiak zeharkatzen du.

Klima

  Greifswald    Datu klimatikoak (Greifswald, altuera: 6 m, 1961–1990 bataz bestekoak)   Greifswald   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 2.3 6.5 11.1 16.8 19.7 21.4 21.5 17.5 13.1 7.1 3.7 11.9
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.6 -0.3 3.5 7.0 12.2 15.3 17.1 17.1 13.7 9.9 4.8 1.6 8.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.9 -2.8 0.4 2.9 7.5 10.9 12.7 12.6 9.9 6.6 2.5 -0.5 5.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40.0 30.0 39.0 39.0 49.0 59.0 63.0 54.0 53.0 43.0 51.0 47.0 565.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 8 10 8 8 8 10 9 9 9 11 11 111
Eguzki orduak 43.4 61.6 120.9 168.0 248.0 240.0 238.7 229.4 159.0 108.5 51.0 40.3 1715.5
Iturria: Wetterkontor

Historia

Danimarkako monje zistertarrek 1199an Eldena Abade-etxea sortzerakoan hasi zen Greifswalden historia. Gatz azaleramendu bat egoteak germaniarrak eta wendoak (mendebaldeko eslaviarrak) erakarri zituen berehala. Danimarka eta Pomeraniaren arteko mugan zegoen eta 1227ko Börnhovedeko batailaren ondoren Pomeraniako dukeen esku gelditu zen Greifswald. 1241ean merkatua egiteko eskubidea jaso zuen, 1250ean herri bihurtu zen eta XIII. mendearen bukaeran Hansa Ligan sartu zen. Une honetan greifswaldarrek Pomeraniako armadan parte hartu beharrik ez zuten izan eta dukeek hiria utzi beharra izan zuten.

Greifswald 
Greifswaldeko Unibertsitatea

1456 urtean munduko unibertsitate zaharrenetako bat sortu zen. Erreforma garaian Eldena abade-etxeak monasterio izateari utzi zion eta askatasuna galdu zuenez Greifswald hiriak bereganatu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran hiria Germaniako Erromatar Inperio Santuak okupatu zuen hasieran, baina Suediak inguru guztia menperatua zuenez, 1631ean inperioaren azken gotorlekua zen Greifswald setiatu eta bereganatu zuen. Napoleondar Gerrak iritsi arte Suediarren esku egon zen Pomerania osoa. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.

XX. mendea hastearekin batera Greifswald bere harresietatik kanpora hedatzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerran hiriak ez zuen kalte larririk jasan, besteak beste Oberst Rudolf Petershagen alkatean Armada Gorriaren aurrean hiria errenditu egin zuelako borrokarik egin gabe. Ekialdeko Alemanian egin zituen 1990 arteko urteak. Sobietar estiloko auzo handiak eratu ziren Lubmingo elektrizitate plantara lanera etorritako milaka pertsonak jasotzeko. Etxe historiko ugari ere bota ziren. 1980an etxe hauen berreskurapen proiektua abian jarri zen. Gaur egun Itsaso Baltikoko alemaniar herri politenetakoa da eta turismo handia dauka.

Greifswald 
Udaletxea
Greifswald 
Merkatu plaza

Ondasun nabarmenak

  • San Nikolas katedrala (Dom St Nikolai): 100 metroko altuera duen dorrea dauka, bai eta kupula bat ere.
  • Merkatu plaza (Markt): Hansa hiria izan zela erakusten du plaza honek. Bertan daude XIV mendeko udaletxea (Rathaus), "Kafearen etxea" , eta adreilu gorrizko hainbat etxe tradizional.
  • Greifswaldeko unibertsitatea (Ernst-Moritz-Arndt-Universität Greifswald): 1456an sortu zelarik munduko unibertsitate zaharrenetakoa da.
  • Eldena abatetxearen hondarrak.

Hiri senidetuak

Greifswald ondorengo hirekin senidetua dago:

Adiskidetasun erlazioak:

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

Tags:

Greifswald GeografiaGreifswald HistoriaGreifswald Ondasun nabarmenakGreifswald Hiri senidetuakGreifswald DemografiaGreifswald Kanpo estekakGreifswaldAlemaniaAurrepomerania-GreifswaldMecklenburg-Aurrepomerania

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kate trofikoErromantizismoNeolitoaAma KandidaIñaki PerurenaEuskal dantzakEmpar PinedaLurraItsas pinuErnalketaDemokraziaPello OtxandianoEstitxu GaraiFrancoren diktadura Euskal HerrianBigarren Mundu GerraBeñat GerenabarrenaOlinpiar JokoakBalletFederico Jiménez LosantosXabier AlonsoMaría Jesús MonteroJorge OteizaSkabideanHerri palestinarraZuberoako maskaradakUrJon MirandeKortatuGernika (margolana)BilintxFrantziaNiloGoroldioHizkuntza-komunitateNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaSofonisba AnguissolaBizkaiko Foru AldundiaTeokraziaIratiSamuli PiippoKalejiraGarapen Jasangarrirako HelburuakElvis PresleyIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaLurrikaraPortugaleteko mareometroaKaskabeltzMasturbazioKoltanMutazioAro GaraikideaLa Polla Recordssyo04Zentral hidroelektriko itzulgarriNagore AranburuSabindarren euskara garbiaMikel Arrizabalaga AizpuruaMikel LaboaEz Dok AmairuWikipediaIdazketaren historiaIKEAIker MuniainAntzinako ErromaHerri BatasunaXXXTentacionInstagramBaionaGaztelaniazko WikipediaEuskara batuaGenero-indarkeria🡆 More