Giza sakrifizioa, jainko-jainkosa bati omenaldi, damu edo barkamen eske edo mesede baten truk gizaki bat eskeintzean datza.
Zentzu zabalago batean, pertsona edo erakunde batek beste pertsona edo pertsona bat erritualki hiltzean datza.
Antzinaroan kultura eta herri askok giza sakrifizioak burutzen zituzten. Jainkoak baretu asmoz biktimak erritualki sakrifikatzen ziren.
Brontze Aroan zelta erlijioek giza sakrifizioak burutzen zituzten, eta Eskandinavian jainkoen gurtze erritualetan ere jasotzen ziren.
Antzinako Kartagon nahiz bere etsai porrokatua zen Erroman ere jaioberriak sakrifikatzea jainkoak baretzeko modu bat zen, izan ere, Antzinako Erroman goza sakrifizioak K.a. 140. urterarte burutu ziren.
Biblian bertan Jainkoak Abrahami bere seme Isaak sakrifika dezan eskatzen dion pasartea badago, azken unean Abrahamek Isaak sakrifikatzera doala eta fede proba bete duela ikusirik, Jainkoak Abraham geldiaraziko du.
Igor Stravinski konposatzailearen Udaberriaren sagaratzea musikalanean ere antzinako Errusian andereen sakrifizioak gertatzen zirenaren aipamena egiten da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Giza sakrifizio, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.