Gerry Mulligan (Queens Village, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko apirilaren 6a - Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1996ko urtarrilaren 20a) jazzeko musikagilea izan zen.
Gerry Mulligan | |
---|---|
(1980(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gerald Joseph Mulligan |
Jaiotza | New York, 1927ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Darien (Connecticut), 1996ko urtarrilaren 20a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | West Philadelphia Catholic High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, saxofoi-jotzailea, jazz musikaria, music arranger (en) , orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, musika-talde gidaria, soinu banda konpositorea, estudioko musikaria, musikaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Gerry Mulligan Quartet |
Genero artistikoa | jazza Cool jazza big band music (en) |
Musika instrumentua | saxofoia baritone saxophone (en) soprano saxophone (en) |
Diskoetxea | Pacific Jazz Records (en) |
geocities.com… | |
|
Nerabe zela hasi zen musika idazten, eta lehenengo lanak bere herriko irratiari saldu zizkion. Ondoren, Elliot Lawrence (1945) eta Gene Kruparekin (1946) lan egin zuen. Claude Thornhillen orkestran Gil Evans ezagutu zuen eta harekin batera Miles Davisen Birth of the Cool (1949-1950) album ospetsua grabatu zuen. Lan horretarako Mulliganek Jeru eta Venus De Milo lanak osatu zituen.
1952an hainbat orkestrazio egin zituen Stan Kentonentzat, eta Chet Bakerrekin laukote bat osatu zuen. Beste laukote batekin Parisko jaialdian parte hartu zuen 1954an. 1960an hamahiru lagunez osatutako orkestra osatu zuen, Concert Jazz Band. Garai hartan disko ugari grabatu zituen orduko jazz musikagile nagusiekin: Lee Konitz, Thelonious Monk, Paul Desmond, Johny Hodges, Ben Webster, Tommy Flanagan.
1971n seikote bat osatu zuen, Age of Steam. 1982an Astor Piazzola argentinar musikariarekin batera, big band bat zuzendu zuen Europan (1982).
Hainbat filmetan parte hartu zuen, bai musikagile, bai antzezle gisa: I Want to Live (1958) eta Jazz on A Summer´s Day (1958).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Mulligan |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gerry Mulligan, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.