Georges Jean Raymond Pompidou (ʒɔʁʒ pɔ̃pidu ahoskatua; Montboudif, 1911ko uztailaren 5a - Paris, 1974ko apirilaren 2a) Frantziako politikaria izan zen, 1969-1974 tartean presidente izandakoa.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ʒɔʁʒ pɔ̃pidu ahoskatua; Montboudif, 1911ko uztailaren 5a - Paris, 1974ko apirilaren 2a) Frantziako politikaria izan zen, 1969-1974 tartean presidente izandakoa.
Zientzia politikako ikasketak egin ondoren, Marseillan eta Parisen irakaslea izan zen. 1944. urtean politikan hasi zen eta de Gaulle jeneralaren laguntzaile izan zen, haren heriotza arte. Aldi berean, Rothschild familia aberatsaren zenbait enpresatako zuzendaria izan zen. Lehendakari de Gaulleren laguntzaile taldearen zuzendari izendatu zuten 1959. urtean eta Biltzar Konstituziogileko kide hautatu zuten handik gutxira. Lehen Ministro izendatu zuen jeneralak 1962. urtean eta postu horretan iraun zuen, 1968. urteko maiatzeko istiluak piztu ziren arte.
1969. urtean, De Gaullek kargua utzi zuenean UDR eskuindar batasuneko hautagaia izan zen eta Errepublikako lehendakari aukeratu zuten (1969-V-15). Charles de Gaulleren politikaren jarraitzaile izan zen aldetik, gizarte neurri berriei jarraitu, industria nuklearra bultzatu eta Europako ekonomiaren batasunerako urratsak sendotu zituen. Pompidou izena eman zioten 1977. urtean Parisen zabaldu zen arte eta kultura zentro modernoari.
Parisen, Georges Pompidou Zentroa dago, haren omenez horrela deitua.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Georges Pompidou, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.