Gene-Adierazpen

Gene-adierazpena gene batek gordetzen duen informazioa hainbat produktu funtzionalen sintesian erabiltzen deneko prozesua da.

Produkutu horiek sarritan proteinak dira, baina proteinak kodetzen ez dituzten geneetan, esaterako ARN erribosomikoan (rRNA), produktua ARN funtzionala da. Gene-adierazpena bizi-mota ezagun guztietan erabiltzen da bizitzarako makineria makromolekularra sortzeko.

Gene-Adierazpen
Geneen adierazpenean ADNa ARNra transkribatzen da, eta transkripzio horren itzulpena egitean proteina sortzen da.

Organismo guztietan zelula somatikoetan dagoen DNA berdin-berdina da zelula guztietan. DNA horretan proteinak sortzeko informazio guztia dago. Baina gene guztiak ez dira aldi berean aktibatzen, ezta zelula guztietan ere.

Badaude gene batzuk beti zelula guztietan adierazten direnak. Gene horiek organismoarentzat funsezkoak diren proteinak kodetzen dituzte (entzima batzuk, esaterako). Baina gene gehienak adierazten dira ala ez zelulak ehun zehatz batean egiten duen funtzioaren arabera. Esaterako, neurona baten geneak nerbio-bulkadaren transmisioan parte hartzen duten neurotransmisoreak sortzeko aktibatuko dira, baina gene horiek ez dira aktibatuko immunitate-sistemaren zeluletan (linfozitoetan, esaterako). Era berean, azken hauetan adierazten diren geneak, zitokinak sortzeko, adibidez (zitokinak erantzun immunean funtsezko zeregina betetzen duten proteinak dira) ez dira adieraziko neurona batean edo hepatozito batean. Funtsean, tipo zelular bakoitzean proteina desberdinak sintetizatzen direlako .

Horretaz gain, denbora-espezifikotasuna ere badago; horrek esan nahi du zelula bateko geneak organismo baten bizitzaren une desberdinetan piztu ala itzal daitezkeela.

Gene-adierazpenaren mekanismoek ere azaltzen dituzte biki monozigotoetan agertzen diren hainbat aldaketa fenotipikoak: batzuetan, biki horiek, nahiz eta DNA bera eduki, desberdintasunak dituzte altueran, pisuan, adimen-kozientean, nortasunean, gaixotasunak garatzeko probabilitatean, etab. Gene-adierazpenen prozesu ezberdinak daude aldaketa horien atzean.

Jakina denez, proteinen sintesia bi fasetan gertatzen den prozesua da. Lehenengo fasean, ADNn dagoen informazio genetikoa ARN-m-ra pasatzen da (transkripzioa); bigarren fasean, ARN-m horrek dituen baseak "irakurrita" izaten dira erribosometan, aminoazidoen sekuentzia batzuk agertuz (itzulpena).

ADN → ARN (Transkripzioa)

ARN → PROTEINA (Itzulpena)

Gene-adierazpenaren prozesuko urrats guztiak erregulatu daitezke: transkripzioa, RNAren ebaketa eta lotura, itzulpena eta proteina baten itzulpen ondoko aldaketa ere. Gene-adierazpenaren erregulazioa edozein organismoren zelula-bereizketarako, garapenerako, morfogenesirako eta aldakortasunerako eta moldagarritasunerako oinarria da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

ARNGeneProteina

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erreakzio kimikoLaguntzaKontrahormaGaixotasun infekziosoDublinHerri kirolSchool TiesEuskal mitologiaIkuska (dokumental-saila)Harkaitz CanoSaskibaloiIntsektuDiario VascoBizkaiko Foru AldundiaDinamikaSarpenIdazketaren historiaParisBaserriBizardunakNazionalitatearen auzia eta sozialdemokrazia1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaGorrindolNeomakSabindarren euskara garbiaJokin GorostidiEgiptoVatikanoko II. kontzilioaBlogLaskorain IkastolaEuskal Herria erromatarren garaianErromeriaBertsolaritzaImanol PradalesErromaElektrizitateIzarren hautsaArgi-energiaAElbira ZipitriaHizkuntzaKobrePedro Miguel EtxenikeKrabelinen IraultzaEskusoinu txikiOkilKalejiraKaze (MC)Gonzalo BoyeMika (hegaztia)Nerea LoiolaAlbokaIzar-malkoakLehen hizkuntzaIván Martín NúñezOpilaren egunaKonikoErleGuadalcanalgo KanpainaEuskal Herriko mendiakHipatia AlexandriakoaUrretxuSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaPaulo AzpiazuTabarreJutta PoikolainenTxalapartaAthleticAne IbarzabalUgalketaNafarroako ErresumaDonejakue bideaAmerikaFrantziako Iraultza🡆 More