Fenotipo

Fenotipoa edozein organismoren ezaugarri behagarriak dira: morfologia, garapena, ezaugarri biokimiko edo fisiologikoak edo portaera.

Fenotipoan organismoaren genotipoaren adierazpena eta ingurumen faktoreen eragina batzen da, bai eta bi horien arteko elkarrekintzak ere. Genotipo bera daukaten bi izaki bizidunek ez daukate zertan fenotipo bera eduki beharrik. Genotipoaren eta fenotipoaren arteko bereizketa hau Wilhelm Johannsenek proposatu zuen 1911n, organismoen herentzia genetikoa eta herentzia horrek ekoizten duena ez direla gauza bera nabarmentzeko.

Fenotipo
Donax variabilis molusku espeziearen aleek mota askotako kolore eta marrak dituzte beren fenotipoetan.

Fenotipoaren definizioak aski argia dirudien arren, baditu zenbait alde ezkutu. Esaterako, material genetikoaren kodetik eratorritako molekula eta egitura gehienak ezin dira ikusi organismoen itxuran, baina beste metodo batzuk erabiliz beha daitezke eta, beraz, fenotipotzat hartzen dira. Honen adibide dira gizakien odol taldeak. Beste batzuek portaera ere fenotipoaren barruan sartzen dute, hark ere genotipoaren eta ingurumen faktoreen eragina baitu.

Fenotipo
Biston betularia morpha typica, urkiaren geometra sitsaren aldaera argi estandarra.
Fenotipo
Biston betularia morpha carbonaria, urkiaren geometra iluna.

Fenotipoa ez da genotipo hutsaren emaitza; ingurumenak ere, gehiago edo gutxiago, eragina du hartan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

GenotipoHerentzia genetikoOrganismoWilhelm Johannsen

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gernika (margolana)ItaliaPizkundeaGozategiXanti IparragirreFaxismoJabari publikoEuskal musika tradizionalaBaliabide naturalSevillako katedralaFutbolBigarren Mundu GerraZetaren BideaLehen hizkuntzaFestina auziaAma KandidaHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuNafarroa GaraiaJon ArretxeUrdaibaiNazio Batuen ErakundeaUmetokiko fibromaMike PinderArabaInperialismoAdolf HitlerOiartzunPedro SánchezKoebaluazioKarmele JaioGas naturalContact (1997ko filma)OrnodunIratzeSumendiBuckingham jauregiaReal SociedadEspainiako geografiaTaula periodikoaUdalerri Euskaldunen MankomunitateaEuskal Herriko musikaFrantziako IraultzaHigiduraAs (egunkaria)MontesquieuTundraEuskadi Ta AskatasunaPrudentzio (santua)Sare pribatu birtualGipuzkoako Bertsolari TxapelketaDupla (musika taldea)Louis-Sébastien MercierHedy LamarrIlargiaren aldiTiranoAro ModernoaGrândola, Vila MorenaItsasoIruñeaOihana EtxebarrietaErrepublikaPagoetako natura parkeaChiara ConsoliniGernika-LumoHenri MatisseAzalpen testu🡆 More