Gamestopen Motzean Estutzea

GameStopen motzean estutzea 2021eko urtarrilean GameStop enpresaren eta New Yorkeko burtsan zein NASDAQen kotizatzen duten beste balore-titulu batzuen motzean estutzea izan zen.

GameStopen burtsako prezioa bere minimo historikoa baino 150 aldiz handiagoa izatera iritsi zen, posizio motzean aritzen direnei diru-galera oso handiak sortuz. Egoera honi aurre egiteko hartutako neurriek lortu zuten bakarra izan zen prezioa are eta gehiago igotzea. Motzean estutzearen oinarrian r/WallStreetBets subredditeko erabiltzaileak zeuden, beste sareko akzio kudeatzaile foro batzuekin batera.

GameStopen motzean estutzea
Irudia
Motashort squeeze (en) Itzuli
gertaera
Honen izena daramaGameStop (en) Itzuli eta short squeeze (en) Itzuli
Denbora-tarte2020 - 
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak

Testuingurua

GameStop Ameriketako Estatu Batuetako bideo-joko denda fisikoen kate bat da, arazoak zituena jokoen banaketa digitalaren egoeran lehiakor izaten jarraitzeko. COVID-19 pandemiaren ondorioz eman ziren itxialdietan, are eta jende gutxiago joaten zen denda horietara joko fisikoak erostera. Ondorioz, GameStopen akzioen prezioa jaisten ari zen, eta horregatik jende asko ari zen posizio motza erabiltzen, enpresa bat erortzen ari denean ohikoa den ekintza espekulatiboa. Hala ere, 2020ko irailean, Ryan Cohenek inbertsio garrantzitsu bat iragarri zuen eta konpainiaren zuzendaritzara batu zen.

COVID-19 pandemiaren ondorioz, jende asko etxean geratu zen eta aisialdirako denbora handitu zen, ohiko kontsumoa nabarmen jaitsi zen bitartean. Honela, pertsona askok ohi baino diru gehiago zuten eskuetan, inoizko interes tasa txikienekin eta euren dirua beste inon gastatzeko ezintasunarekin. Era berean, r/WallStreetBets barruan interesa dago apustuak egiteko, dirua azkar irabazteko modu gisa, burtsa kasino baten gisa ulertuz. "Wall Streeteko Eliteen" eta "Establishment"aren aurkako haserrea ere badago, 2008ko finantza krisiaren arduradun gisa ikusten direlako, langile klasea pobretu duten neurrien erantzule.

Estutze motzaren ondorioz, GameStopen akzioen %140 motzean saldu da.

Denbora-lerroa

GameStopen akzioen prezioa itxieran
Eguna Prezioa (USD)
Urtarrila 20 39,12
Urtarrila 22 65,01
Urtarrila 25 76,79
Urtarrila 26 147,98
Urtarrila 27 347,51
Urtarrila 28 193,60
Urtarrila 29 325,00
Otsailak 1 225,00
Iturria: NYSE

2021eko urtarrilaren 22an r/WallStreetBetseko erabiltzaileek GameStopen motzean estutzea abiatu zuten, euren akzioen prezioa nabarmen igoz. Citron Researchek, pixka bat lehenago, akzio hauen prezioa nabarmen jaitsiko zela iragarri zuen. Urtarrilaren 26rako akzioen prezioa %600 igo zen, eta bere hegazkortasun handiaren ondorioz hainbat aldiz gelditu zen salerosketa. Motzean estutzeaz gain, opzioen bolumenean egondako handitzeak gamma estutze bat sortu zuen, gero eta handiagoa zen motzeko esposaketaren aurrean parte-hartzeak erosi behar baitzituzten hesi gisa.

GameStopen akzioek 2021eko urtarrilaren 26an %92,7ko igoerarekin itxi zirenean, Elon Musk magnateak txio bat egin zuen r/WallStreetBets subredditera bideratuta. Urtarrilaren 27an, egun bateko inoizko igoerarik handiena izan zuten akziek, 371,28 estatubatuar dolarreraino, inoizko baxuena izan zen 2,57$ baino 150 aldiz gehiago. Konpainiaren balioa, une horretan, 26.500 milioi dolarrekoa zen, S&P 500 rankingean dauden konpainia asko baino gehiago.

Urtarrilaren 27an beste motzean estutze bat egin zen AMC Theatersen inguruan, GameStopen antzeko egoeran zegoen beste konpainia bat. AMC Networksen balioa nabarmen igo zen (AMCX), baliteke AMCk burtsan erabiltzen duen kodearen antzekoa izateagatik. TD Ameritrade eta Robinhood akzioen salerosketa aplikazioetan etenaldi ugari egon ziren egun horietan. Bloombergen arabera, urtarrilaren 27ko salerosketa bolumena 2008ko urriko krisi finantzarioan eman zena baino nabarmen handiagoa izan zen, eta azken 13 urteetako erregistroetan egon zen hirugarren salerosketa egunik handiena izan zen.

Nazioartean ere eragina izan zuen. Indian AEBko akzioak erosteko aukera ematen duen aplikazio ezagun batek egun horretan izandako bolumenaren %15 GameStopen akzioak izan ziren. Australiako meatzaritza enpresa batek Australian Securities Exchange indizean ere "GME" kodea erabiltzen duena %60 igo zen urtarrilaren 28an, baliteke txantxa gisa. Txinako akzio-erosleak biltzen dituzten txat batzuetan beste konpainia batzuetako prezioak puzteko hainbat proposamen jaso ziren. Frankfurteko burtsan salerosten diren GameStopen akzioek ere gorakada izan zuten.

Inpaktua

2021eko urtarrilaren 28an Melvin Capitalek, GameStop motzean negoziatzen zuen inbertsio-funts batek, urte hasieran zuen balioaren %30 galdu zuen. Funtsak 2.750 milioi dolarreko larrialdi funtsa jaso zuen, CNBCn urtarrilaren 26ko bere posizio guztiak estali zituela esan aurretik. Hala ere, hurrengo egunean GameStopen motzean estutzeak akzioen %139 oraindik aurrean zuen. Citron Research estaldura-funtsak ere bere akzio guztiak motzean saldu zituela adierazi zuen, eta bere posizioetan %100eko galera zutela adierazi zuten. Morgan Stanleyren arabera, beste hainbat funtsek euren posizio motzak saldu eta euren beste akzio batzuk ere saldu zituzten arriskuak gutxitzeko, 10 urtetan egondako horrelako operaziorik handienean.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Gamestopen Motzean Estutzea TestuinguruaGamestopen Motzean Estutzea Denbora-lerroaGamestopen Motzean Estutzea InpaktuaGamestopen Motzean Estutzea ErreferentziakGamestopen Motzean Estutzea Ikus, gaineraGamestopen Motzean Estutzea Kanpo estekakGamestopen Motzean Estutzea2021Balore-tituluBurtsa (merkatua)NASDAQNew Yorkeko burtsaR/WallStreetBetsSubreddit

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gernika (margolana)GukBasahateEuropar BatasunaAMIA analisiUkrainaJoan Manuel SerratGernikako ArbolaOzeano ArtikoaEuskal Herriko klimaSorginAtmosferaKapitalismoMaialen LujanbioNarrastiHerri kirolAs (egunkaria)Opilaren egunaSarpenEneko AnduezaFaktore abiotikoEtikaAntisorgailuOzeano BareaGonzalo BoyeRaspberry PiPlayStationErdi AroaOnddoBerezko hazkundeMaria AntonietaKubismoEspainiako trantsizioaIsotopoJeanne DeroinZaldiSaskibaloiFrancoren diktaduraJean EspondaSai zuriEnergia iturriHaltzAposizioPatxi ErrementariaErdikariMoskuBeltxargen aintziraHezkidetzaMaien zibilizazioaKate trofikoBataioDemokraziaLantzeko inauteriaVincent van GoghKareharriIndustrializazioa Euskal HerrianLubaki bandaBenito MussoliniHesi elektrikoErrenteriaJava (programazio-lengoaia)EkologiaEstasiFidela BernatEstatu IslamikoaKorrikaBULEGO (musika taldea)Elektrizitate🡆 More