Gabino Alustiza: Aiako alkate, frankistek fusilatua

Gabino Alustiza Etxeberria (Segura, 1888 - Hernani 1936), Aiako alkate jeltzalea izan zen, eta frankistek fusilatu zuten Hernanin, 1936an.

Gabino Alustiza
Alkate

1931 - 1936ko urriaren 27a
Hautetsia: Aia
Bizitza
JaiotzaSegura1888ko urriaren 25a
HerrialdeaGabino Alustiza: Biografia, Errekonozimendua, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAia
HeriotzaHernani1936ko urriaren 27a (48 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakPolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGabino Alustiza: Biografia, Errekonozimendua, Erreferentziak Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia

Seguran jaio zen baina txikitatik jarri zen bizitzen Aian. Han ezkondu zen, eta 9 seme-alaba izan zituen. 1931an alkate izendatu zuten. Errepublikaren garaian parte hartu zuen Estatutuaren aldeko hautetsi abertzaleen muigimenduan.

Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala erori zen Gipuzkoa 1936an, eta probintziako beste buruzagi eta militante abertzale eta errepublikar bezala, Alustiza Ondarretako kartzelan espetxeratu zuten. Garantiarik gabeko epaiketa batean hiltzera kondenatu zuten, eta euskal estatutuaren aldeko bere sinadura bat izan zen sententziarako frogetako bat. Urrian Hernanin izandako fusilamenduetan hil zuten, beste hainbatekin batera. Ez omen zioten utzi familari agur esaten.

Errekonozimendua

2011. urtetik Aiako udaletxeko batzar aretoan plaka bat dago alkate izan zenaren omenez. Omenaldia ere egin zitzaion orduan udaletxean.

2017ko urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gerra Zibilean eraildako hautestsi erailak omendu zituen. Orduko horretan, abertzale eta errepublikar ezkertiarrez gain, Errepublikaren kontrako indarren ordezkariak ere omendu zituzten, Deban, eraildako beste alkate baten oroigarrian (Polentzi Markiegi) egindako ekitaldian..

Erreferentziak

Bibliografia

  • Aia 1936: Gerra Zibila, errepresio frankista eta Giza Eskubideen Urraketa. Eneko Sanz Goikoetxea, Aia, 2015. Argitaletxea: Aranzadi Zientzia Elkartea. ISBN: 978-84-943123-7-3. PDF dok.

Tags:

Gabino Alustiza BiografiaGabino Alustiza ErrekonozimenduaGabino Alustiza ErreferentziakGabino Alustiza BibliografiaGabino AlustizaAiaFrankismoHernaniJeltzaleSegura

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZozoEuskal Herriko demografiaGaliziako Egun NazionalaGetxoJon IñarrituAzelerazioKlima aldaketa1978KatuSadko (Ilia Repin)Olinpiar JokoakQBilboko Burdin HesiaIberiar penintsulaSozialismo utopikoGiustina Renier MichielMalen OsaMesopotamiaSumendiEdurne AzkarateOstegun SantuaIhes beteaApalis flavigularisSons of AguirreOsirisen epaiketaAstoLuzaideko bolantakAiaraldeaKanadaXerocomus tumidusLeonidas I.aNafar-lapurteraOrnogabeJose Enrike Urrutia CapeauZaharkitze programatuArrazoibide deduktiboStand-upArgi-energiaTxinako Herri ErrepublikaAnimaliaBermeoRoyan kantonamenduaNorvegiaFallout 4AleloMondegreenGobernuz kanpoko erakundeAditz trinkoEuskal Herriko naturagune babestuakPangramaEzki hostozabalBiodibertsitateChill MafiaMaiatzaren 15Tronpen loturaOnddoUgal-aparatuIraitz-sistemaXenpelarLa Tour-sur-OrbEmozioKristalinoBelgikaSare sozialakErromaLapurdiErbinude arruntBeroLehoi🡆 More