Lourdes Imaz Ugalde (Segura, Gipuzkoa, 1952ko urtarrilaren 28a) irakasle ohia eta antzerki zuzendaria da.
Gidoiak ere idatzi ditu antzerkirako.
Lourdes Imaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Segura, 1952ko urtarrilaren 28a (72 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, antzerki zuzendaria eta gidoilaria |
Magisteritza ikasketak egin zituen Donostiako Irakasle Eskolan eta ondoren Pedagogia terapeutikako espezialitatea Euskal Herriko Unibertsitatean. Entzumen eta hizkuntza espezialitatea ere egin zuen unibertsitate berean, baita Irakasle kontsultore graduondoa ere.
Ikastolen sorrera garaian hasi zen irakasle Lourdes Imaz. Donostian ikasketak egin ondoren. Seguran egon zen bikarioak bultzatuta joan zen Donostiara irakasle ikasketak egitera. Garai hartan, ikastolak sortzen hasita zeuden, legalizatu gabe, eta legalizatzeko jende tituluduna eskatzen zuten. Ikasketak amaitu eta laster hasi zen lanean 20 urterekin, Idiazabalen, idealismo handiarekin, gau eta egun lanean. Izan ere, euskaraz ikastea ez zegoen onartuta —eskola guztietan gaztelania egiten zen—, ikastolak, legeztatu gabe zeuden kontrakoak. Halere gurasoek eta irakasleek bat egiten zuten eta horrek emaitza onak izan zituen. Guraso haiek benetako apustua egin zuten.
Ikastolak aurrera atera ziren, guztiek norabide berean lan egin genuelako.
Idiazabalen urte batzuk pasa eta Bergarako Gabinete Psikopedagogikora joan zen urte batez. Handik Beasaingo Alkartasuna Lizeora eta bertan egin zuen lan jubilatu zen arte.
Lehen urteetan Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko Curriculum Proiektuan parte hartu zuen Idazketa eta Irakurketa metodoak aztertuz, landuz eta Ingurune Naturalaren eta Sozialaren ezaguera arloaz arduratuz eta argitaratuta dauden hainbat material curricular sortuz. Ondoren aniztasunari eta curriculum egokitzapenari arreta jarri zien arreta, gai horiei buruz lana eginez.
Antzerkiari ere eskeini zion denbora bat hainbat antzezlan eginez ikasleekin.
Historia oroituz antzerki taldeko zuzendaria eta gidoilaria da. Segurako hainbat pertsonek osatzen dute elkartea eta taldearen helburua Euskal Herriko historia transmititzea da.
Txikitatik aritu da antzerkian. Seguran antzerki asko egiten zen, zaletasun handia zegoen, eta berak 9 urte zeuzkanean edo, antzerki bat egin zen herrian. Itsu papera egin zuen. Gero, irakaskuntzan, aukerako gai bezala jarri zuten antzerkia; irakasleoi prestatzeko aukera eman zieten, eta eskolan gai hori ematen zuen. Eta, 2006an, 750 urte izan ziren Segura sortu zela; orduan taldetxo bat elkartu zen antzezlan bat egiteko.
Antzerkia oso baliabide egokia da historia transmititzeko. Dokumentu eta liburu asko daude, baina horretara jarri egin behar zara. Antzerkian, berriz, ikusten ari zarela, modu errazean, zureganatzen dituzu hainbat gauza.
Ez dira aspaldiko kontuak obran, adibidez, 32 lagun bildu zituen. Lurdesek idatzitako lehen obra izan zen Ez dira aspaldiko kontuak. Frankismo garaia, ikastolak... bizi izandakoak daude hor. Orduko egoera soziala landu zuten, eskolak nolakoak ziren, apaizen rola... Eta ikastolen sorrera.
Orain arte bi antzezlan plazaratu dituzte
Gerra ondorengo egoera antzezten da. Eguneroko bizitza nolakoa zen eta ikastolak sortu ziren garai zail haietan herritarrek nola jokatu zuten. Aktoreak Segurako herritarrak, belaunaldi guztietako 30 lagun. Antzezlan hau, Victoria Eugenia Antzokian Donostiako XIII. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan antzeztu zen, 2015eko apirilaren 19an.
Antzezlan honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937).Orduko bizimoduaren berri emateaz gain, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egun berean, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzurekin batera, Euskal Errepublikaren aldarria egin zutela eta Euskal Herriko hainbat udalerrietan manifestuak bultzatu zituztela aldarri bera egin zezaten.
Aktore gisa parte ondorengo antzezlanetan hartu du parte
Argitaratu dituen material kurrikularrak
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lourdes Imaz, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.