Furgoneta Ibilgailu motorduna da, neurriz automobilaren eta kamioiaren artekoa, batez ere salgaiak errepidez garraiatzeko erabiltzen dena.
Furgoneta batek atzeko aldean forma ortogonaleko eta teilatupeko zama-eremu bat du. Pickup kamioneta bat eta lur orotako ibilgailu bat baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Kasu batzuetan, zama-eremu horretan jendea garraiatzeko asentu-lerroak ditu, eta beste batzuetan aldiz, hutsik egoten da objektu handiak garraiatzeko helburuarekin. Azken kasuan, alboetako beirak txapekin ordezkatzen dira.
Atzeko atea normalean irekiera horizontaleko bi orrikoa izaten da. Furgoneta bat automobil bat eta monobolumen bat baino altuagoa izan ohi da. Monobolumen batekin konparatuz gero, asentuen posizioa tente eta altuagoa izaten da, eta muturra motzagoa. Mugimenduaren trakzioa gehienetan aurrekoa izaten da, eta, kasu batzuetan, aurreko jarlekuen azpian egoten da, luzera osoa txikiagotzeko.
Furgoneta txikienak, mikrofurgonetak, merkantziak edo pertsonak kantitate txikitan garraiatzeko erabiltzen dira. Bidaiarientzako eserlekuak dituzten furgoneta handienak helburu instituzionalerako erabiltzen dira, esaterako, ikasleen garraioa burutzeko. Aurreko jarlekuak dituzten furgoneta handienak merkataritza-xedeetarako eta ondasunak eta ekipoak garraiatzeko erabiltzen dira maiz. Telebista kateek estudio mugikor gisa adibidez, altzariz hornitutako furgonetak erabiltzen dituzte. Posta-zerbitzuek eta mezularitza-enpresek esaterako, furgoneta handiak erabiltzen dituzte paketeak emateko.
Volkswagen Transporter da munduko furgoneta ezagunenetako bat.
Furgonetak salgai astunak inguruko hirietara trenik gabeko ibilbideetan barrena eramateko beharretik sortu ziren. Gizakiaren talentuari eta buru-argitasunari esker, lehen furgoneta-ereduak oso azkar garatu ziren. Ibilgailu horiek lehenengo motordun autoak asmatu ondoren sortu ziren, izan ere, lehenengo motordun autoek ez zuten hain karga astunak eramateko gaitasunik, hiru gurpil besterik ez baitzituzten, aurreko bat eta atzeko bi zehazki.
Lehen furgonetaren muntaia Alemanian gertatu zen, 1896an. Gottlieb Daimler ingeniariak sortu zuen ideia, bi zaldi garagardo-upelez betetako gurdi bat tiraka ari zirela nekatuta zeudela ikusi zuenean. Animalien ahultasunak lau gurpileko automobilaren lehen prototipoa sortzera bultzatu zuen Daimler. Horrela, merkantziak askoz hobeto kudeatu eta antolatzen ziren. Modelo txiki horrek 4 zp-ko Phoenix motorra zuen, bi zilindrokoa, goritasun-hodi baten bidez pizten zena. Uhal bidezko transmisio bat ere bazuen, 4 abiadurakoa. Baina garrantzitsuena atzealdean 1.500 kg-ko karga-eremua zuela zen. Karga-eremu horrek merkantzia- eta pertsona-kopuru handiak garraiatzeko aukera ezin hobea eskaintzen zuen. Auto horren lehen unitatea bezero ingeles bati saldu zioten.
Furgoneta hitza (van) karabana hitza (caravan) laburtzetik sortu zen. Furgoneta batek XIX. mendearen erdialdean izan zituen lehen erregistroak. Hala ere, esanahi bereko karabana hitza 1670eko hamarkadatik erabili izan da.
Furgonetak ibilgailu profesionalak direnez, mota guztietako ezaugarriak eta eginkizunak izan ditzakete, eta oso zaila da ezaugarri edo prestazio bakar baten arabera sailkatzea. Atal honetan, furgoneta mota batzuk aipatuko ditugu, bakoitzaren ezaugarrien arabera; beraz, ibilgailu berean bat baino gehiago egon daitezke.
Karga eramateko atzeko aldean espazio kubiko bat duen furgoneta da, bidaiari-tokira konektatuta ez dagoena; beraz, atzeko ateetatik baino ezin da sartu.
Furgoneta txikia da, turismo baten eta handietako furgoneta baten arteko hibridoa. Oso erabilgarria da hirian barrena ibiltzeko, oso ondo moldatzen delako bere neurri txikiei esker. Horrelako furgonetak mezularitza- eta pakete-enpresa askok erabiltzen dituzte.
Atzeko aldea irikia duen furgoneta da. Hau da, atzeko aldea ez dago erabat estalita, aire zabalera irikia dago hain zuzen. Sabaia duen furgoneta batean sartu ezin diren tamaina handiko piezak eramateko erabiltzen da.
4 gurpileko trakzioa duten furgonetak dira, eta oso erabilgarriak izan daitezke edozein egoeratan.
Atzeko aldea termikoki isolatuta dutenak dira, ostalaritzarako edo gai delikatuak garraiatzeko erabil daitezkeenak, hala nola botikak edo organoak.
Bidaiariak eta karga eramateko erabiltzen diren furgoneta txikiak dira. Oro har, aurreko plazak baino ez dituzte. Oso erabilgarriak dira lanerako eta bizitza pertsonalerako ibilgailua erabili nahi duten autonomoentzat. Atzeko asentu-errenkadarik ez duenez, ez dago kristalik atzeko aldean, txapaz osatuta baitago.
Atzeko eserlekuak dituzten furgonetak dira, modu honetan bidaiariak eta karga aldi berean eraman daitezke. Atzeko aldean kristalak ditu. Adibidez, musika-taldeek erabiltzen duten furgoneta mota da hau, beren ekipoarekin errepidez bidaiatzeko egoiena delako. Aurrekoak ez bezala, handiagoak dira, pertsonentzako plaza gehiago eta karga-espazio gehiago eskaintzen dituzte. Hori bai, maneiatzeko zailagoak dira.
Minibusak furgoneta aldatuak dira, ahalik eta plaza gehien hartzeko, nahiz eta karga-eremurik gabe gelditzeko arriskua izan.
Karga-eremua “etxebizitza” bihurtzeko aldatu (eta homologatu) diren furgonetak dira. Erabiltzaileek bertan bizi eta lo egin behar dute, eta ohiko karabana baten ezaugarriak ditu.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Furgoneta, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.