Frankonia (alemanez: Franken) Alemaniako antzinako eskualdea, Rhinetik Mainzeko mendebala eta Main eta Hesse alderik alde hartzen zituena.
Frankonia | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°48′58″N 10°51′54″E / 49.816°N 10.865°E |
Honen parte da | Bavaria Turingia Baden-Württemberg Hessen |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Eskualde hori frankoek hartu zuten VII. mendean, eta ekialdeko Frankoen Erresuma, eta ondoren Germaniako Erresuma izan zen Konrado I.arekin, Frankoniako dukearekin, X. mendean. Baina hura oinordekorik gabe hil baitzen, Oton I.ak Frankonia betirako bereganatu eta Saxoniako dinastia sortu zuen bertan. Erresuma berehala hautsi zen berriro, baina bertan dinastia saliarra sortu zen Konrado II.a Saliarrak aginpidea hartu zuenean. Würzburgeko apezpikuek Frankoniako duke titulua izan zuten, eta Maximilianok inperioko hamar barrutietako bat izendatu zuen.
Egungo Frankonia bi estatutan banaturik dago: Bavaria eta Baden-Württemberg hain zuzen ere.
Frankoniaren gehiengoa Bavarian dago, hiru eskualdetan banaturik:
Eskualdea | Hiriburu | Azalera | Biztanleria (2005eko irail) | Bizt./km² |
Frankonia Garaia | Bayreuth | 7.231,00 km² | 1.103.239 | 153 |
Frankonia Erdikoa | Ansbach | 7.244,85 km² | 1.708.841 | 236 |
Frankonia Beherea | Würzburg | 8.530,99 km² | 1.342.308 | 157 |
Frankonia Bavarian | 23.006,84 km² | 4.154.388 | 181 |
Hona hemen eskualdeko hiri nagusiak:
Hiria | 2000ko bizt. | 2005eko bizt. | 2007ko bizt. |
---|---|---|---|
1. Nuremberg | 488.400 | 497.254 | 503.110 |
2. Würzburg | 127.966 | 133.188 | 135.212 |
3. Fürth | 110.477 | 113.076 | 114.130 |
4. Erlangen | 100.778 | 102.745 | 104.650 |
5. Bayreuth | 74.153 | 74.137 | 73.097 |
6. Bamberg | 69.036 | 69.934 | 69.884 |
7. Aschaffenburg | 67.592 | 68.798 | 68.434 |
8. Schweinfurt | 54.325 | 54.351 | 53.798 |
9. Hof | 50.741 | 48.982 | 47.744 |
10. Coburg | 42.427 | 42.015 | 41.283 |
11. Ansbach | 40.450 | 40.510 | 40.330 |
12. Schwabach | 40.125 | 38.630 | 38.753 |
Baden-Wurtemberg estatuak 2003an Region Franken izeneko eskualdea sortu zuen, gero Region Heilbronn-Franken izendatua.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Frankonia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.