Francisco de Paula Martínez de la Rosa Berdejo Gómez y Arroyo (Granada, 1787ko martxoaren 10a - Madril, 1862ko otsailaren 7a) espainiar politikari eta idazlea izan zen.
Liberala zenez gero, Errestaurazioaren garaian Frantziara egin behar izan zuen ihes, eta han Europako literaturako mugimendu berriak ezagutu zituen. Espainiara itzuli zen amnistia bati eske Fernando VII.aren erregealdiaren amaieran.
Espainiako enbaxadore izan zen Erroman eta Parisen, eta Estatuko Kontseiluko ministro eta lehendakari eta gobernuburu. Literaturari dagokionez, olerkiak eta antzerki-lanak idatzi zituen, estilo neoklasikokoak gaztetan. Parisen izan zen garaian berriz (1823-1834) erromantizismoaren bidea hartu zuen. Hauek dira lan nagusiak: Poética (1827), Poesías, Elegía a la muerte de la duquesa de Frías, La conjuración de Venecia (1834), Abén Humeya.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Martínez de la Rosa |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Francisco Martínez de la Rosa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.