Francesco D'Adamo (Milan, 1949) italiar idazle bat da, helduentzako eta gazteentzako literatura idazten duena.
Entsegu batzuk ere idatziak ditu.
Francesco D'Adamo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1949ko otsailaren 2a (75 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bigarren Mundu Gerran Istriatik Italiara ihes egin zuen familia batean jaio zen. Cremona hirian bizi ondoren, Milanera aldatu eta han bizi da gaur egun. Literatura Modernoa ikasi zuen Milango Unibertsitatean, eta geroztik literatura irakatsi du hainbat eskola eta institututan, profesionalki idazteari ekin aurretik. Bere literaturgintzaren hasieran, gai poliziakoak interesatzen zitzaizkion eta, hartara, 1990ean argitaratu zuen bere lehen liburua, helduentzako eleberri beltz bat, Overdose, drogazale talde baten istorioa kontatzen duena. Urte hartan bertan, Italiako literatura beltzari buruzko antologia bat idatzi zuen, Nero italiano. 27 racconti izenburuarekin. Geroago, 1996an, Nero di seppia izenburuko beste narrazio laburren bilduma bat eman zuen argitara, literatura beltza eta janaria lotzen dituena.
XX. mendeko azken urteetan, aldiz, gazteentzat hasi zen idazten, zeinak, haren hitzetan, "urte gutxiago dituzten helduak baitira". Gure munduan egiatan gertatzen diren istorio zailei buruz idazten du umeentzat, haren ustez beharrezkoa baita istorio horiek ezagutzea eta gogoratzea, tamalgarria baita ez ezagutzea edo ahaztea mundua hobetzearren borrokatzen diren pertsona ugariak; "istorio horiek ahazteak dena galtzea esan nahi du: nortasuna, demokrazia, askatasuna" dio D'Adamok.
Arrakasta handia lortu zuen 2001ean Storia di Iqbal liburuarekin, zeinak umeen esklabotzaren aurka borrokatu zen Iqbal Masih ume pakistandarraren historia kontatzen baitu; ondoko urtean, lan honekin Italian ume eta gazteen literaturarako Cento Saria eta, Estatu Batuetan, Cristopher Awards Saria irabazi zituen. 2006an, Johny il seminatore lanarekin "Comunità Montana Altocrotonese" Saria irabazi zuen.
Artikulu batzuk ere idatziak ditu bere irakasle-esperientziari buruz: Un circolo un po' speciale: Cronaca di un'esperienza di lettura in un istituto tecnico di Milanoeta Un libro per cuccare: Lo scaffale di narrativa di un istituto tecnico, tra classici e contemporanei..
Euskaraz ere argitaratuta ditu zenbait liburu:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Francesco D'Adamo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.