François Maurice Adrien Marie Mitterrand (/fʁɑ̃'swa mɔ'ʁis ad'ʁjɛ̃ ma'ʁi mitɛ'ʁɑ̃/ ahoskatua; Jarnac, Charente, 1916ko urriaren 26a- Paris, 1996ko urtarrilaren 8a) Frantziako presidentea izan zen 1981 eta 1995 urteen bitartean eta Europar Batasunaren bultzatzaileetako bat izan zen.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">/fʁɑ̃'swa mɔ'ʁis ad'ʁjɛ̃ ma'ʁi mitɛ'ʁɑ̃/ ahoskatua; Jarnac, Charente, 1916ko urriaren 26a- Paris, 1996ko urtarrilaren 8a) Frantziako presidentea izan zen 1981 eta 1995 urteen bitartean eta Europar Batasunaren bultzatzaileetako bat izan zen. Frantziako Alderdi Sozialistaren buruzagi nagusia izan zen herrialdeko presidentea izan bitartean, partiduaren batasunari luzaroan eutsiz.
Frantziako Erresistentzian borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran, eta Charles de Gaulleren gobernuan parte hartu zuen gerra amaitu ondoren (1944). IV. Errepublika finkaturik, 1953an UDSR alderdi sozialistaren lehendakari izendatu zuten. Diputatu, senatari eta ministro izan zen behin baino gehiagotan. 1971n Frantziako alderdi sozialistaren idazkari nagusi aukeratu zuten.
1981ean, Frantziako lehendakaritzara iritsi zenean, V. Errepublikako lehen lehendakari ezkertiarra izan zen. Besteak beste, Ipar Euskal Herrirako departamendu baten proposamena egin zuen publikoki kanpainan zehar, nahiz eta lehendakari izan zen 14 urtean ez zuen halakorik gauzatu.
Minbiziak aspalditik jota, 1994an adierazi zuen ahalik eta luzaroan egongo zela lehendakaritzan. Haren agintaldiaren amaieran ezbehar larriak gertatu zitzaizkion: Alderdi Sozialistaren hondamena ikusi zuen; ustelkeriaz akusatuta, haren Lehen Ministro Pierre Bérégovoyk bere buruaz beste egin zuen, lankide François de Grosouvrek bezala; komunikabideak Mitterrandek nazien okupazioaren garaian izan zuen paper iluna ikertzen hasi ziren, eta ezkutuko alaba bat zuela argitara atera zuten. 1995eko hauteskundeetara ez zen aurkeztu eta Jacques Chirac iritsi zen lehendakaritzara, Alderdi Sozialistaren hautagai Lionel Jospini gailenduta. Jacques Chiraci boterea utzi ondoren, Mitterrand bizitza publikotik aldendu zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article François Mitterrand, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.