Fernando Grande-Marlaska

Fernando Grande-Marlaska Gómez, (Bilbo, Bizkaia, 1962ko uztailaren 26a) epailea da.

Zuzenbideko karrera ikasita, oposizioak gainditu zituen, eta epailetzat lehen lana Santoñako herrian izan zuen. 1999an Bizkaiko Probintzia Auzitegiko epaile izendatu zuten.

Fernando Grande-Marlaska
Fernando Grande-Marlaska
Fernando Grande-Marlaska
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a - 2020ko otsailaren 21a - Maria Gemma Araujo Morales (en) Itzuli
Barrutia: Cádiz
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Q69822167 Itzuli
Fernando Grande-Marlaska
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 16a - 2019ko irailaren 24a
Barrutia: Cádiz
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Fernando Grande-Marlaska
Espainiako Barne Ministro

2018ko ekainaren 7a -
Juan Ignacio Zoido (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Grande Marlasca
JaiotzaBilbo1962ko uztailaren 26a (61 urte)
HerrialdeaFernando Grande-Marlaska Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaAvelino Grande
AmaÁngela Gómez
Ezkontidea(k)Gorka Arotz (en) Itzuli  (2005eko urriaren 28a -
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, epailea eta legelaria
Lantokia(k)Madril
IMDB: nm4268313 Edit the value on Wikidata

2018tik Espainiako Barne Arazoetako ministroa da Pedro Sánchezen gobernuan.

Auzitegi Nazionaleko ibilbidea

2006ko ekainaren amaiera arte Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile aritu zen, eszedentzian zegoen Baltasar Garzon ordezkatuz. Haren ordezko aritutako hilabeteetan, ETA, Arnaldo Otegi eta Forum Filatelicoren aurkako operazioak zuzendu zituen, besteak beste.

Baltasar Garzon bere postura bueltatu zenez geroztik (2006ko uztailaren 1a), Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko sekzioaren barnean geratu zen. 2007an Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio epaitegia zuzentzen hasi zen, Teresa Palacios ordezkatuz.

Momentu horretan, Turkian Yak-42 hegazkinak izandako istripuaren kasua hartu zuen bere gain, non Afganistandik itzultzen ari ziren 62 militar espainiar hil ziren. Hala ere, lau hilabetean, kasua itxi egin zuen, Defentsa Ministerioa errugabe joz. Biktimek errekurtsoa jarri zuten, eta kasua berriz ireki behar izan zen.

2007ko abuztuaren 30ean, El Jueves aldizkariko bi marrazkilariren aurkako ahozko epaiketa zabaldu zuen, koroari egindako irainengatik. Garai horretan Grande-Marlaskak egindako hainbat instrukzio prozesurengatik Giza Eskubideen Europako Auzitegiak sei aldiz zigortu du Espainia, atxilotuen tortura salaketak kontuan ez hartu eta ez ikertzeagatik.

2012ko otsailaren 23an Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko presidente izendatu zuten, Javier Gomez Bermúdez epailearen ordez. Hurrengo urteko azaroaren 29an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokal izendatu zuten, Alderdi Popularrak proposatuta.

Barne Ministerioa

2018an Pedro Sánchezek Barne Arazoetako Ministro izendatu zuen. 2020ko maiatzean, Diego Perez de los Cobos Madrilgo Guardia Zibileko buru nabarmena kargugabetu zuen Guardia Zibil horrek Espainiako Gobernua epaitegietara eramateko txosten itxuragabe batzuen zuzendari aritu ondoren, Covid-19aren alerta egoeran. Eskuindar oposizioaren kritika gogorrak entzun eta gero, Espainiako polizia nazionalen eta guardia zibilen soldataren igoera iragarri zuen ia berehala.

Erreferentziak

Tags:

19621999BilboBizkaiaEpaileSantoñaUztailaren 26Zuzenbide

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

EuskaraLamiakoEuskal Herria erromatarren garaianPagoetako natura parkeaSistema hirurogeitarLawfareDiktaduraGoogleMike PinderIslandiaRomandiaBaionaJohann Sebastian BachIndustria IraultzaJuan Sebastian ElkanoAntton Kazabon2024Eusko JaurlaritzaHedy LamarrAlbokaDublinEuskararen jatorriaArantzazuko santutegiaMartin LarraldeOihana EtxebarrietaMeatzaritzaWolfgang Amadeus MozartBalearretako sugandilaArtzibarMesopotamiaIdazkera kuneiformeNeomak1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAustraliaDiario VascoArt Nouveau Euskal HerrianNafarroako ErresumaMikel ElizegiEuskal Herriko historiaurreaAzalaGipuzkoaHipatia AlexandriakoaPortugalUdalerri Euskaldunen MankomunitateaFrancisco FrancoEusebio MugerzaSakanaEuskal mitologiaKanoi gangaTraineru estropadaContact (1997ko filma)Itsas pinuJon Gotzon AldaparenaAristotelesKristautasunErnalketaEduardo TxillidaEuskal Herriko mendiakFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaPirritx, Porrotx eta MariMototsGonzalo BoyeOskorriEstitxu GaraiPruden GartziaTxantxangorriElhuyar HiztegiaGoienaLapurdiLaguntzaFrancoren diktadura🡆 More