Facsimile edo faksimile edizioa esaten zaio jatorrizko dokumentu baten kopia zehatz-zehatzari.
Izena latinetik dator: fac simile > 'egizu antzekoa'. Jatorrizko dokumentuaren kopia zehatza egitean, inprenta edo argazkigintza teknika aurreratuenak erabili izan dira.
Facsimile edizio batzuetan jatorrizko testuko zarata, hau da, testuaren ulergarritasuna zailtzen duten orbanak eta ubeldurak "garbitzeko" ahalegina egiten da. Bestela, besterik gabe jatorrizkoan zegoena kopiatu egiten da eta geroago egingo den edizio kritiko baterako uzten dira "garbiketa" lanak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Facsimile, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.