Estekatzaile

Kimikan estekatzailea edo ligandoa da koordinazio-konplexuen osatze-prozesuan, ioi edo molekula metaliko bati elektroi-pare bat ematen dion ioia edo molekula.

Estekatzaile
Motamoiety (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin52214
MeSHD008024

Estekatzaileak, espezie monoatomikoak edo poliatomikoak izan daitezke, lehenak, anioiak eta bigarrenak anioiak edo molekula polarrak izanik. Haluroak, (F-, Cl-, Br-, eta I-) lehen taldeari dagozkio, zianuro (CN-), isozianatoa (SCN-), amoniakoa (NH3), ura, aminak eta azido organikoak bigarren taldeari dagozkiolarik. Estekatzaile guztien berezitasun amankomuna, gutxienez elektroi bikote bat askerik izatea da eta zentzu horretan Lewis-en baseak dira.

Estekatzaile
Kobaltoaren konplexu bat sei amoniako estekatzaile dituena. Kloroa ez da estekatzailea


Estekatzaile-motak

Emateko moduan dituzten elektroi-bikoteen kopuruaren arabera, estekatzaileak hainbat taldetan sailka daitezke.

Hortz bakarreko estekatzaileak

Emateko elektroi-bikote bakarra duten estekatzaileei hortz bakarreko esaten zaie. Horrelakoak dira, amoniakoa, ura, haluro anioiak edo alkilo anioiak.

Hortz anitzeko estekatzaileak

Emateko elektroi-bikote bat baino gehiago dituzten estekatzaileei hortz anitzekoak esaten zaie; bi hortzekoak, hiru hortzekoak, lau hortzekoak, ... izan daitezke. Horrelakoak, fosfato anioiak (PO3-), karbonato anioiak (CO2-), oxalato anioiak (-OOCCOO-), etilendiamina eta bipiridina.

Hortz anitzeko estekatzaileek aukera dute elektroi-bikote horiek ioi metaliko bakarrarekin lotzekoa eta eraztun moduko egiturak eratzen dituzte: kelatoak

Estekatzaile 
EDTAk metal batekin eratutako kelatoa

Hortz anitzeko estekatzaileen artean batzuk txikiegiak dira tamainaz aldi berean bi elektroi-bikote emateko, nahiz eta elektroiak emateko gaitasuna duten atomo bat baino gehiago izan. Horiek atomo baten edo beste baten bidez lotzen dira zirkunstantzien arabera. Horrelakoak dira tioisozianato (S=C=N-), nitrito (O=N-O-) eta isotiozianato (NC-S-) anioiak.

Estekatzaile-motak eta lotura-motaka

Estekatzaile σ-emaileak eta π-emaileak

Estekatzaile oso elektronegatiboek, base sendoak, eta nukleoaren inguruan elektroi-dentsitate handia dute. Oxidazio-egoeran altuan dauden trantsizio-metalak egonkortzen dituzte batez ere. Metalak d orbitalak hutsik ditu eta estekatzaileak eskaintzen dion π elkarrekintza onartzeko moduan dago. Haluroak dira horietako estekatzaile tipikoak.

Estekatzaile σ-emaileak

Trantsizio-seriaren oxidazio-egoerarik egonkorrena egonkortzen dute. Horrelakoak dira ura, amoniakoa eta aminak

Estekatzaile σ-emaileak eta π-hartzaileak

σ loturaren bidez dentsitate elektronikoa ematen dute eta π loturaren bidez kendu. Metalaren oxidazio-egoera baxuak egonkortzen dituzte eta d balentzia-orbitaletan dituzten elektroiak estekatzaileari emateko gai dira π elkarrekintzaren bidez. Metalak zein estekatzaileak simetria egokia izan behar dute. Horrelakoak dira karbono monoxidoa, fosfinak, nitrogenoa eta zianuroak.

Hauen artean bada kasu berezi bat. Alegia, π elkarrekintza ez denean gertatzen metalarikin baizik eta estekatzailearen π elektroi-dentsitateko hodei batekin. Hori gertatzen da, adibidez, estekatzaileak π loturak dituenean etilenoaren eta beste olefinen kasuan bezala. Horiei π konplexu esaten zaie.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Estekatzaile -motakEstekatzaile -motak eta lotura-motaka[3]Estekatzaile ErreferentziakEstekatzaile Kanpo estekakEstekatzaileIoiKimikaKoordinazio konposatuLotura kimikoMolekula

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Adamen kreazioaEmultsionatzaileGeziItzuli (itzultzaile neuronala)DemokraziaNarrastiSupernobaJoanes LeizarragaAltxerriGorostiBoltxebikeMultilateralismoaren eta Bakearen aldeko Diplomaziaren nazioarteko EgunaPizkundeaArte (zuhaitza)Eguzki-sistemaZetakTtun-ttunPlastikoHaize instrumentu1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaItsasoko ekosistemaEuskadi Ta AskatasunaZinemaren historiaJean EspondaJon Gotzon AldaparenaErrepublikaGernikako bonbardaketaAritz GorrotxategiDurangoko bonbardaketaErlijioHistoriaurreaAndrokantoGipuzkoaAntzinako ErromaDiglosiaFaxismoMariEuropar BatasunaPirritx, Porrotx eta MariMototsProtoiMultzoPerpausEn Tol SarmientoBernardo AtxagaTeresa CaloGolfPello OtxandianoIndustria IraultzaEstatu IslamikoaPaduraOnddoPello ReparazBigarren Mundu GerraEuroEuskarazko Wikipedia (webgunea)IlargiaNiklas LuhmannBerriaSexu harremanJeanne DeroinOperaGamifikazioLubaki bandaIndustrializazioa Euskal HerrianHammurabiren KodeaHaizearen orraziaLemoizko zentral nuklearraAuto elektrikoVincent van GoghJarrera (psikologia)Joseba Díez Antxustegi🡆 More