Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila

Erromatar Errepublikako azken Gerra Zibila (k.a.

32–k.a. 30), edo Antonioren Gerra Zibila Erromatar Errepublikaren azken gatazka politiko-militarretako bat izan zen, Erromatar Inperioaren sorrera eragin zuena. Oktaviok kontrolaturiko Errepublikaren mendebaldeak, Erroma tartean, Marko Antonio kontrolaturiko ekialdeko probintziak, tartean Kleopatrak gobernaturiko Egipto borrokatu zituen.

Erromatar Errepublikako azken Gerra Zibila
Erromatar Gerra Zibilak
Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila
Datak. a. 32ko martxoak. a. 30eko abuztua
LekuaGrezia eta Egipto
EmaitzaOktavioren garaipena
Gudulariak
Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila Oktavioren jarraitzaileak Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila Marko Antonioren jarraitzaileak
Ptolomeotar Erresuma
Buruzagiak
Oktavio
Marko Agripa
Tito Estatilio Tauro
Luzio Pinario
Marko Antonio  Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila
Kleopatra  Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila
Kaio Sosio  (GP)
Publio Kanidio Kraso  Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila
Indarra
200.000 legionari
450 itsasontzi
193.000 legionari
20.000 egiptoar soldadu
600 itsasontzi
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Aurrekariak

Bigarren Triunbiratuak Julio Zesar erromatar diktadorearen hilketa bultzatu zuten senatari eta zaldun ugari akatzea lortu zuen. Filiposen Bruto eta Kasio magniziden porrotaren eta hauen suizidioaren ondoren, Italiako penintsulan, Marko Antonio eta Oktavioren aldekoen arteko borroka piztu zen. Gatazka, Brindisiko Bakeari esker, k.a. 40an amaitu zen. Bertan, Gaio Mezenasek triunbiroen arteko botere banaketa berri bat negozioatu zuen; ekialdea Marko Antoniori eta mendebaldea Oktaviori zegokiolarik, Lepido Afrikara baztertua geratzen zen bitartean. Urte hartan, Antoniok eta Oktaviok euren arteko aliantza estutu zuten, Antioniok Oktavia Gaztea, Oktavioren arreba, ezkondu eta Sexto Ponpeioren aurkako ekintza bateratu egitaratu baitzuten.

Hala ere, harremanak, k.a. 37tik aurrera okertu egin ziren. Antonio Asiara joan eta Kleopatrarekin bildu zen. Oktaviok hitza jan eta partiarren aurka eskatutako laguntza ukatu zion. K. a. 33an, triunbiroen botereak amaitzen ziren urtean, haustura nabarmena zen.

Antoniok Oktavia dibortziatu eta Erromarekin hautsi zuen. Ondorioz, Oktaviok Kleopatraren oso aldekoa zen Antonioren testamentua argitara eman zuen. K.a. 32an, Senatuak Antoniori bere botereak kendu zizkion eta Egiptori gerra deklaratu zion. Oktaviok ekialdearen eta mendebaldearen arteko borroka gisa aurkeztu zuen, baina benetan Antoniorekin zuen lehiaren islada besterik ez zen.

Gerra

K.a. 31. urtean, bi armadak Grezian daude. Marko Vipsanio Agripa Oktavioren jeneralak Metoneko portua hartu zuen, Peloponeson, aurkariaren mugimenduak zailduz. Aktiumgo itsas guduak gatazka erabaki zuen: Antonio eta Kleopatra garaituak izan ziren, eta Alexandriarantz erretiratu ziren, bertan Oktavioren armadari aurre egitea espero baitzuten.

K. a. 30ean, Kornelio Galo prefektuak Zirenaikatik eraso zieten, Oktavioren armada gehienak ekialdetik eraso zuen bitartean. Antoniok hamaika legiorekin aurre egiten saiat arren, garaitua izan zen eta bere buruaz beste egin zuen. Handik egun gutxira, Kleopatra, Oktaviok bere erresuma mantentzen utziko ez ziola konturatu zenean, gauza bera egin zuen. Egiptoarrak liderrik gabe zeudenez, Oktavio garaile bezala sendotu zen.

Ondorioak

Marko Antonioren heriotzaren ondorioz, Oktavio, kontsul bakarra zena, botereaz jabetu eta gobernu modu berri bat ezarriko du. Ezin zen diktadore izan, Antoniok Zesarren heriotzean diktadura indargabetu zuelako. Erregerik ere ez, bere arerioari monarkia ezarri nahi leporatu baitzion, eta, gainera, Erroman hitza erabat onarpen gabekoa zen. Izen ona galdua eta italiarrek eta probintzikoek nahi ez zuten Errepublika aristokratiko batera itzultzea ere ezinezkoa zen. Aukera bakarra Printzerria izan zen: itxura errepublikarreko monarkia moduko bat, beranduago Erromatar Inperioa deituko zutena.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Erromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila AurrekariakErromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila GerraErromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila OndorioakErromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila ErreferentziakErromatar Errepublikako Azken Gerra Zibila Kanpo estekakErromatar Errepublikako Azken Gerra ZibilaErromaErromatar ErrepublikaErromatar InperioaKleopatraMarko AntonioPtolomeotar ErresumaZesar Augusto

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Olaia InziarteMikel SantosTerrakotazko armadaAmaren eskuakHolokaustoaGiza Garapenaren IndizeaPenintsulaMaurizioBilboEguzki-energiaPitagorasen teoremaAlbaniaAristokraziaTeresa Jiménez Vílchez2012BekainEzki hostozabalGora ta gora betiIOSAkuaponiaOñatiAndy WarholAnycastLaosGaliziaLoveland (Colorado)Frank Sinatra2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakItaliar faxismoAubigny-en-LaonnoisEuskarazko Wikipedia (webgunea)Euskal Herriko musikaAtarrabiaMitscherlichitaAgur EtxebesteǃZea Mays (musika taldea)Pirateria2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakNafarroako ErresumaEuskal Herriko ekonomiaTxakurNeolitoaVietnamEliza OrtodoxoaJustine DietrichAmets ArzallusGante-WevelgemBizantziar egutegiaEkosistemaNerbio-sistemaAlberto LadrónOstadarKate trofikoMaiatzKarlos X.a FrantziakoaEspainiaEider RodriguezAbuztuaren 30ReichstagBiodibertsitateArtelazkiOrkestraItsaso HilaHoremhebEuropako Esparru EkonomikoaLekeitioGabrielle RoyProtistoDanimarkaTaxonomiaEguzkiaMartxoaren 30Bilboko Athletic Club 2016-2017🡆 More