Eladio Zilbeti: Nafar politikaria

Eladio Zilbeti Azparren (Iruñea, 1898ko abenduaren 4a - Etxauri, 1937ko urtarrilaren 16a) nafar politikari eta kirolaria izan zen, EAE-ANV alderdi abertzaleko kide eta sustatzailea eta, 1920an, Osasuna futbol klubaren sortzaileetakoa.

1937ko urtarrilaren 16an frankistek Etxauri inguruan fusilatu zuten. 2017ko irailaren 16an, Iruñeko Udalak, Osasunzaleen egunaren barruan, kale bat eta omenaldia eskaini zion Sadar futbol zelaiaren ondoan.

Eladio Zilbeti
Bizitza
JaiotzaIruñea1898ko abenduaren 4a
HerrialdeaEladio Zilbeti: Nafar politikaria Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaEtxauri1937ko urtarrilaren 16a (38 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kirol-zuzendaria
KidetzaEusko Abertzale Ekintza

Bizitza

Eladio Zilbeti Azparren Iruñean jaio zen 1898ko abenduaren 4an. Sei anai-arrebetan zaharrena izan zen. Aita, Bartolomé, auriztarra zen, eta ama, María, Bizkarretakoa. Plus Ultra aseguru etxean aritu zen lanean, eta Tirren agentzia sortu zuen geroago. Oso gazterik hasi zen parte hartzen hiriko kirol, kultura eta politika jardueretan. Errate baterako, 15 urte bete baino lehenago, Iruña Football Club-eko ordezkaria zen. 1920an, Osasuna futbol klubaren sorreran parte hartu zuen eta, zenbait ikerlariren arabera, berea izan zen taldeari euskarazko izen hori jartzearen ideia. 1933an, EAE-ANV alderdi politiko abertzalean sartu zen.

Nafarroako Oroimen Historikoaren Ondare Dokumentalaren arabera, 1936ko abenduaren 21 atxilotu zuten frankistek, eta Etxauri inguruko bide bazter batean hil zuten 1937ko urtarrilaren 16an. 38 urte zituen eta Joakina Sánchez Cayuelarekin ezkondurik zegoen. Fusilamenduaren aitzakia "Mugimenduaren aurka" egotea izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

1898192019372017Abenduaren 4EAE-ANVEtxauriFrankismoIrailaren 16IruñeaNafarroa GaraiaOsasuna futbol klubaSadarUrtarrilaren 16

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Oñatiko UnibertsitateaIkastolaGreziaJon MirandeTiraniaLehoiEnergia berriztagarriHipatia AlexandriakoaKarrakaFrances Power CobbePorntip NakhirunkanokAndres UrdanetaSamuli PiippoEukariotoOlinpiar JokoakPortugaleteDanbolinCandela PeñaKoltanGalileo GalileiArnaitz FernandezGozategi1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaJoxe AzurmendiNestor BasterretxeaHarkaitz CanoTxoria txoriJulen AlberdiFrantziaWładysław BartoszewskiKrabelinen IraultzaGaixotasun infekziosoJoseba SarrionandiaAntton KazabonNafarroa BehereaKanoi gangaJoseba Díez AntxustegiZornotzaAngel Etxaniz OlabarriaGoienaGaztelaniaGenero-indarkeriaTalia ShireHerri BatasunaFrancisco FrancoSare pribatu birtual1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaEstirpe ImperialMontesquieuUnidad AlavesaZenbaki lehenMaria AntonietaJon SarasuaElisabet I.a GaztelakoaTraineru estropadaItaliaNikolas KopernikoAlmeneko bertso-eskolaCortinarius glandicolorOihana EtxebarrietaInternazionalaFidela BernatAbeltzaintzaKoebaluazioGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaElhuyar HiztegiaAmaiurko gazteluaOrnodunDCCPPirritx, Porrotx eta MariMotots🡆 More