Eladia Zubizarreta: Erraketista

Eladia Zubizarreta Churruca (Ermua, Bizkaia, 1923ko apirilaren 6a - Sevilla, Andaluzia, 2020ko ekainaren 30a) erraketista profesionala izan zen eta Ermua II izenarekin jokatu zuen.

Eladia Zubizarreta
Eladia Zubizarreta: Bizitza, Ibilbidea, Omenaldiak
Bizitza
JaiotzaErmua1923ko apirilaren 6a
HerrialdeaEladia Zubizarreta: Bizitza, Ibilbidea, Omenaldiak Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSevilla2020ko ekainaren 30a (97 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Ermua II eta Cornelianekua

Bizitza

Eladia Zubizarreta: Bizitza, Ibilbidea, Omenaldiak 
Ermuko Artekale 11, Zubizarreta Churruca pilotarien jaiotetxea eta bizileku.

Ermuko Artekalen jaio zen, atzeko leihoak herriko frontoira ematen zuten 11. zenbakidun peoran. Eskolara ere bertara plazara joan zen eta eskolapeko frontoi txikian hasi zen pilotan trebatzen eta betirako izango zuen kirol zaletasuna jorratzen. Herrian eta euren etxean bertan ere pilota giroa zen nagusi. Horrela, sei neba-arrebetatik pilotari izan ziren lau: Ignacio eta Fernando zestalari, eta Rosario eta Eladia erraketista.

Juan Cancio aita Larrinagako espetxeko erasoan hil zuten 1937an eta, gerrako umezurtz bezala, Bilboko Angeles Custodios ikastetxean egon zen urte betez, harik eta, etxeko premia ikusita, ikasketok utzi eta Ermura itzuli zen arte. Estankoa zuen ama Corneliak Erdikokalean eta herritarren artean Cornelianekuak bezala ziren ezagunak etxeko guztiak, Eladia barne.

Erraketista gisa profesional mailara iritsi eta hainbat pilotalekutan jokatu ostean, Madrilen Lucas Zamarriego pediatra eta antzerki gidoilaria ezagutu eta bertan ezkondu zen. Cabran biziko ziren lehenengo eta Sevillan gero. Hemengo Virgen de la Sierra kofradiako kide izan zen Eladia, senarrak beste batzuekin batera sortutako ermandadekoa hain zuzen ere, eta Real Betis futbol taldeko bazkide eta jarraitzaile sutsua ere. "Aurrera mutilak!" zen jokalariak animatzeko Benito Villamarín estadioaren harmailetatik oihukatzen zuen esamoldea. Adinean sartuta ere hamabostean behineko bere futbol hitzordua ez zuen barkatzen.

Sevillan zendu zen 2020ko ekainaren 30ean eta Jesús del Gran Poder basilikaren columbariumean hilobiratua dago.

Ibilbidea

Bere lehenengo erraketa Felix Izagirre, palista txapeldunak oparitu zion neskatotan. 16 urte zituela Salamancako Tormes pilotalekuan debutatu zuen; gerora, hilabete t´erdiz Bartzelonan aritu ostean, Madrilera jo zuen Chiqui eta Madrid izeneko frontoietan jokatuz, 1946an ezkondu eta erraketa utzi zuen arte. Ohikoa zen erraketisten artean ezkontzeaz batera beraien lanbidea utzi eta sortu berri zuten familiari buru-belarri dedikatzea.

Omenaldiak

  • 2003ko abenduaren 28an Ermuan ospatutako IV. Pilota Egunean omendua izan zen herriko beste erraketistekin batera. Oroigarri bat helarazi zitzaion eta bertan irakurri daiteke: “ELADIA ZUBIZARRETA, jaso ezazu Ermuar danon esker ona, raketista munduan egin duzun ibilbide luze eta emankorragaitik”.

Erreferentziak


Kanpo estekak

Tags:

Eladia Zubizarreta BizitzaEladia Zubizarreta IbilbideaEladia Zubizarreta OmenaldiakEladia Zubizarreta ErreferentziakEladia Zubizarreta Kanpo estekakEladia Zubizarreta19232020AndaluziaApirilaren 6BizkaiaEkainaren 30ErmuaSevilla

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aro GaraikideaRichard Wagnersyo04Armentiako basilikaNafarroa BehereaEguzki-lore luzeZirkuluNagore AranburuPedro SánchezBasajaunRamona Zapatero ZapatelPedro Miguel EtxenikeEspainiako trantsizioaMateriaGas naturalJose Manuel LujanbioEkain (leizea)Munduko biztanleriaAntton KazabonUraren zikloaEuskal mitologiaXanti IparragirreFrancisco FrancoLikenEspartaBalearrakLaboral KutxaDes-kontrolLehen hizkuntzaUrMiren LeanizbarrutiaTeokraziaLazkaoMeatzaritzaErromatar ErrepublikaZorokiainBernart EtxepareNeomakJ MartinaBizkaiko udalerrien zerrendaTriangeluHizkuntzaOrnodunXabier LeteSaskibaloiPi (zenbakia)Uranio-233Iván Martín NúñezOligarkiaGipuzkoako Bertsolari TxapelketaLeonardo da VinciAlegia (literatura)Garapen Jasangarrirako HelburuakAma KandidaEusko LegebiltzarraTermaKoebaluazioUdalerri Euskaldunen MankomunitateaZuhaitzBertsolaritzaTenperaturaSan Bartolome (argipena)Irulegiko EskuaBizkaiko Foru AldundiaOkilEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaEspainiako geografiaArancha del SolErrementari (filma)🡆 More