Dobet Gnahoré: Abeslari bolikostarra

Dobet Gnahoré (Boli Kosta, 1982ko ekainaren 17a) Boli Kostako abeslari, musikagile, perkusionista eta dantzaria da.

Gaur egun Frantzian bizi da. Afrikako zazpi hizkuntzatan abesten du (Bété, Fon, Baoulé, Lingala, Malinké, Mina eta Banbara), bai eta frantsesez eta ingelesez ere.

Dobet Gnahoré
Dobet Gnahoré: Biografia, Aktibismoa, Diskografia
Bizitza
JaiotzaBoli Kosta1982ko ekainaren 17a (41 urte)
HerrialdeaDobet Gnahoré: Biografia, Aktibismoa, Diskografia Boli Kosta
Familia
AitaBoni Gnahoré
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoamusic of Africa (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

dobetgnahore.com
Facebook: dobetgnahore MySpace: dobetgnahore Spotify: 0eHY5jLP9TgzxYhT19Sqyq iTunes: 256402062 Musicbrainz: 966e9735-f97c-40b8-b54c-9a9acf8d7c86 Songkick: 351033 Discogs: 770842 Edit the value on Wikidata
Dobet Gnahoré: Biografia, Aktibismoa, Diskografia
Dobet Gnahorée, 2018an.

Biografia

Boni Gnahoré musikariaren alaba da. Hamabi urte zituela Dobetek aitari Hezkuntza sistema tradizionaletik ateratzeko eskatu zion, berak artista izan nahi zuela eta. Ordutik Abidjan hiriko Le Village Ki-Yi auzo komunal-artistikoaren giroan murgilduta bizi izan zuen gaztaroa. Auzo hartan Colin Laroche de Feline gitarjole frantsesa ezagutu zuen eta ordutik alboan izan du, bai eta bere aita ere.

1999 urtean gerra zibila sortu zen Boli Kostan eta Frantziara egin zuten alde, Marseillara hain zuzen ere. Bertan Na Afriki taldea sortu zen hainbat musikari frantses eta tunisiarrekin batera. Hurrengo urteetan Afrikako hainbat herrialdetan kontzertu ugari egin zituzten, Kongon, Gabonen, Txaden eta Ekuatore Ginean, besteak beste.

2004an aurreneko diskoa argitaratu zuen, Ano Neko ("sortu dezagun elkarrekin"). Disko honek arrakasta izan zuen eta Munduko Musiken sarietan artista berri onenaren sarirako izandapena jaso zuen. 2007an Na Afriki diskoa atera zuen. Afrikako musika garaikidea jorratu zuen 15 abestietan.

2010 urtean Djekpa La You diskoa argitaratu zuen, Dobeten hirugarrena. "Pearls" abestiarengatik emankizun urbano/alternatibo onenaren Grammy Saria jaso zuen. 2014an Na Drê diskoa atera zuen.

Miziki da disko berriena eta bereziena, musika elektronikoarekin jolastu baitu. Lau urte behar izan ditu diskoa osatzeko eta bi gai nagusi ditu, Afrikaren aberastasuna eta batasuna alde batetik eta Afrikar emakumezkoen indarra bestetik.

Aktibismoa

Dobet Gnahoréren abestietako hitzek gai sozialak lantzen dituzte, bereziki familiaren garrantzian eta HIESaren arriskuetan sakonduz eta haurren esplotazioa salatuz. Afrikako emakumezkoen indarra erakustea ere helburu izaten du bere abestietan.

Diskografia

  • Ano Neko (2004)
  • Na Afriki (2007)
  • Djekpa La You (2010)
  • Na Drê (2014)
  • Miziki (2018)

Kolaborazioak

  • Music from the Chocolate Lands (2004) - "Kakou" abestia
  • WorldDivas (2006) - "Youné" abestia
  • Acoustic Africa (2006) - "Paléa" abestia

Sariak

  • Grammy Sariak:
    • 2010: "Pearls" abestiarengatik, emankizun urbano/alternatibo onenaren saria.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dobet Gnahoré Dobet Gnahoré: Biografia, Aktibismoa, Diskografia 

Tags:

Dobet Gnahoré BiografiaDobet Gnahoré AktibismoaDobet Gnahoré DiskografiaDobet Gnahoré KolaborazioakDobet Gnahoré SariakDobet Gnahoré ErreferentziakDobet Gnahoré Kanpo loturakDobet Gnahoré1982BanbaraBoli KostaEkainaren 17FonFrantsesFrantziaIngelesLingalaMandinga (herria)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AlemaniaAmaia UribeWolfgang Amadeus MozartGatzaren martxaEuskal dantzakGaltzagorriMunduko biztanleriaGari-alearen parabolaDanio erythromicronBelakiKHaurdunaldiEuskal literaturaAntzinako EgiptoMaitasunHyper Music/Feeling GoodAmoebaGasteizTximeletaMonarkia autoritarioHaranSergio MattarellaArnas-aparatuEuskaraMBergaraArrate (mendia)Maisu/maistraArin-arinDikaryaLatinElhuyar HiztegiaProtestantismoLeturiaren egunkari ezkutuaDastamenBerotegi-efektuaBigarren Mundu GerraEsku-huskako pilotaPeriklesClement ArrindellIsurtzeMikel LaboaDolores KeaneGo!azen (telesaila)OnddoXabier LizardiTiranoTxantxangorriGeneMaria AntonietaNatxo de FelipePaulo AzpiazuSoziolinguistikaItsasoRIrulegiko EskuaLehen Mundu GerraEuskal HerriaBirikaLe Corbusier24 ordu euskarazFolkloreEspainiaZentral nuklearKristautasunLanbideNafarroa BehereaUrre🡆 More