Der Junge muss an die frische Luft (alemanez, Mutiko honek aire freskoa behar du), Caroline Link-ek zuzendutako alemaniar filma da.
Hape Kerkeling aktore eta telebistako aurkezle alemanaren autobiografiaren zinemarako moldaketa da. 2018an Alemaniako zinema aretoetan estreinatu ziren pelikula alemaniar guztien artean ezagunena ere izan zen. Alemaniako Zinema Sarien 2019ko edizioan brontzezko Lola saria jaso zuen.
Der Junge muss an die frische Luft | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Der Junge muss an die frische Luft |
Jatorrizko hizkuntza | alemana |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 100 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Q18670412 |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Caroline Link |
Gidoigilea(k) | Ruth Toma |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Hermann Florin (en) |
Edizioa | Simon Gstöttmayr (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Niki Reiser (en) |
Argazki-zuzendaria | Judith Kaufmann (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Alemaniako Ruhr eskualdeko herri bat, 1970eko hamarkadaren hasieran. Zortzi urteko Hans-Peter aitona-amonen etxera joana da bizitzera. Herriko denda batean mutikoak bezeroen esamesak eta istorioak behatu eta entzuten ditu eta gero bere amonari antzezten dizkio parodia komiko batean. Bere familiak ere barre egiten ditu bere inguruko jendearen edo telebistako ospetsuen parodiekin.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Der Junge muss an die frische Luft, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.