Cosme Cortazar

Cosme Cortazar Isasi-Isasmendi, lagun artean Txispas eta Txarli bezala ezaguna (Bilbo, Bizkaia, 1947ko apirilaren 26a – Caracas, Venezuela, 1993ko apirilaren 18a) antzerki, zine eta telebista aktorea izan zen, bere lana Estatu espainiarrean eta Venezuelan garatu zuena eta hainbat sariren bitartez goraipatua izan zena.

Cosme Cortazar
Bizitza
JaiotzaBilbo1947ko apirilaren 26a
HerrialdeaCosme Cortazar Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCaracas1993ko apirilaren 18a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta marrazkilaria
Izengoitia(k)Txispas eta Txarli
IMDB: nm0181496 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Bilbon jaio zen arren, ospitalea hantxe zegoelako, bizpahiru egunera Ermura eraman zuten, gurasoen etxera. "Bilbon munduratu ninduten eta Ermuan bataiatu" idatzi zuen bere autobiografian. Jose Cortazar Garai-Iurrebaso igorreztarrak eta Genare Isasi-Isasmendi Olañeta ermuarrak izandako 3 seme-alabetan erdikoa izan zen.

Ume-umetatik erakutsi zituen antzerki eta interpretaziorako dohaiak eta bere ingurukoek beti sentitu zuten txiki-txikitatik “berezkoa” zuela. Mutil gaztea zela lagun artean asmatutako antzerki lanen entseguak Ermuko parrokiako lokaletan egiten zituzten, Luis Mari Izagirreren eskutik antzerkiaren munduan murgilduz.

Automozio tailer baten egiten zuen lan, baina antzerkira dedikatzea zen bere ametsa; 22 urte zituen Madrilera iritsi zenean, aktore izateko asmoa lagun. Triángulo eta Tiaj antzerki taldeekin hasi ostean, kasualitateak ekarriko zion Tábano talde independientearekin kontaktatzeko aukera. Honekin Castañuela 70 espektakulua taularatu zuen, arrakastatsua eta lotsagabea izan zen bezala -edo hain justu horregatik- zentsuratua eta debekatua izan zena. Antzerki espainiarrean erreferentziazko antzezlanean bihurtu zen eta beronen aktore taldekideek, Espainiar estatuan zituzten debeku eta zailtasunei iskin egin nahian, Europa eta Latinoamerikan zeharreko bira egin zuten. 1973an, Venezuelara egindako bidaian, hango klimak eta alor guztietan somatu zuen askatasunak liluratuta, bertan geratzea erabaki zuen Cosme gazteak. Aurrerantzean hantxe garatuko zuen ia-ia bere lan artistiko guztia.

Ibilbide artistikoa

Venezuelan bizi izan zen 20 urteetan, Rajatabla taldeari lotuta egongo zen beti, Latinoamerikan antzerki-talde garaikide esanguratsuenetakoa izan zen harekin eta 40 antzezlanetik gora taularatu zituen eurokin. Antzezlanetako bitan zuzendari modura aritu zen, eta euretako seitan eszenografo eta figurinista gisa. Jaialdiz jaialdi, Rajatablaren proiektuak taularatuz, bisitatu zituen Frantzia, Espainia, Italia, Holanda, Brasil, Kolonbia, Uruguai, Kuba

Eszenatokian eraldatzeko zuen abileziagatik nabarmentzen zen, erabat sartuz egokitutako paperean. Berdin zitzaion erregistro komiko zein dramatikoekin taularatzea, barre zein negar eragitea. Fazeta askoko artista, berdin aritzen zen antzezle zein zuzendari gisa: esaterako berak idatzitako gidoian oinarritutako La menina desnuda antzezlanean, aktore izan zen eta zuzendaria ere. Aipatutako lana, Madrilen urte betez egon zen ikusgai Alfil antzokian eta Espainian zeharreko jira baten hiri modoxkatan aurkeztu zuten.

Zinerako hainbat filmetan hartu zuen parte eta telebistarako serieetan ere. Aktore formakuntza eta ikasketak ez izatea berarentzat ez zen oztopo izan irakasle gisa aritzeko eta sasoi baten Caracaseko Antzerkiko Tailer Nazionalean jardun zuen sormeneko tailerrak eskeintzen.

Gidoilaria, zuzendaria, antzerkiko irakaslea eta aktorea, ekoizlea, eszenografoa, figurinista... sortzaile polifazetikoa eta inkonformista izan zen. Hala ere, bere jarduera artistikoa ez zen interpretaziora mugatu. Marrazkilari eta margolari gisa ere egin zen ezagun; bere marrazki eta txiste transgresoreen bidez islatzen zuen kritikak eta ironiak nolabaiteko arrakasta eman zion. Horren ondorioz, bere binetetako batzuk argia ikusi zuten La Codorníz, Hermano Lobo eta El Jueves bezalako aldizkari satirikoetan.

Caracasen zendu zen hesteetako minbiziaren ondorioz. Mundu artistikoan konmozioa suposatu zuen bere heriotzak eta Rajatablaren antzokian bertan egin zitzaion hilbeilara ehunka lagun pasatu ziren azken agurra egitera. Senideen erabakiz Caracasen bertan lurperatua izan zen, hiriburuko Ekialdeko kanposantuan, Venezuelan zoriontsu eta aske izan zelako.

Lanak

Lan ugari antzeztu zituen, esanguratsuenak izanik:

Antzezlanak

  • Divinas palabras, Carlos Giménez (1976)
  • Señor Presidente, Carlos Giménez (1977)
  • El candidato, Carlos Giménez (1978)
  • La muerte de García Lorca, Carlos Giménez (1979)
  • El día que dejó de llover, Carlos Giménez (1981)
  • Martí, la palabra, Carlos Giménez (1981)
  • Bolivar (1982)
  • La charité de Vallejo (1983)
  • Agualinda (1983)
  • La máscara frente al espejo (1984)
  • Macbeth (1984)
  • La honesta persona de Sechman (1985)
  • La vida es sueño (1985)
  • Alegría y Malpucín (1985)
  • El embrujado (1986)
  • Historia de un caballo (1986)
  • Abigail (1986)
  • La Celestina (1987)
  • Casas muertas (1987)
  • La menina desnuda, Cosme Cortazar  (1989)
  • La mujer burbuja, Juan Margallo (1990)
  • La tempestad (1991)
  • Mozart (1991)
  • Ella, Angel Facio eta Juan Margallo (1991)
  • Don Juan, Angel Facio eta Juan Margallo (1991)

Zinea

  • Amantes, Vicente Aranda (1991), urte horretako Goya sarietan filme irabazlea izan zena
  • Jericó, Luis Alberto Lamata (1991), kultoko filmean bihurtu zena
  • La reina mora, Gustavo Adolfo Balza (1991)
  • Mañana, Duccio Tessari (1992)

Telesailak

  • Los jinetes del alba (1990)
  • La madame (1992)
  • Piel (1992)

Era berean, haurrentzako antzerki-lan pare bat zuzendu zituen, bai eta helduei zuzendutako beste batzuk ere, honako hauek nabarmenduz:

  • Tierra de maravillas (1986)
  • La menina desnuda (1989)
  • Mirando el tendido (1992)

Aitortzak

  • 1993an, hil eta aste gutxira, omendua izan zen Ermuan
  • 2004an, Ermuko Udal Antzerki tailerrak“ Con ustedes, Cosme Cortazar” espektakulua taularatu zuen, Juan Carlos Colinaren zuzendaritzapean
  • 2013an, bere heriotzaren 20. urteurrenaren harira, Zutegi antzerki taldeak eta Ermuko Udalak, marrazki eta txisteen erakusketarekin batera, bere lanen zatiak proiektatu zituzten

Sariak

Hainbat sari eta aitortza jaso zituen bere aktore ibilbidean, besteak beste:

  • 1978an, Venezuelako Kritikaren saria aktore onenari
  • 1979an, Juana Sirgo saria antzerki aktore onenari
  • 1990an, Méridan aktore protagonista onenari
  • 1991an, Caracaseko Luzemetrai udal saria aktore protagonista onenari
  • 1991an, New Yorkeko Kronista Latinoamerikarren Elkartearen saria aktore onenari, Jericó filmean egindako paperagatik
  • 1991an, Oscar sarietarako aurreizendatua izan zen Jericó filma, non bera protagonista nagusia zen
  • 1991an, Habanako Latinoamerikar Zine Berriaren jaialdian, aktore onenari nominatua
  • 1991an, Donostiako Zinemaldian Kritikaren saria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Cosme Cortazar BizitzaCosme Cortazar Ibilbide artistikoaCosme Cortazar LanakCosme Cortazar AitortzakCosme Cortazar SariakCosme Cortazar ErreferentziakCosme Cortazar Kanpo estekakCosme Cortazar19471993Apirilaren 18Apirilaren 26BilboBizkaiaCaracasVenezuela

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ozono geruzaMichael JacksonTxantxangorriTxanpon-makinaProtistoEuskal Herriko futbol selekzioaIratiNerbio-sistemaXenpelarUztailaren 31LapurdiDesobedientzia zibilBulego (musika taldea)KontinenteAste SantuaMcOnakHizkuntza gutxitu24 orduak euskarazLokotx biltzeOlatz ArrizabalagaLudwig van BeethovenLokomozio-aparatuLaversinesBectiveko abadetxeMustelidaePirritx, Porrotx eta MariMototsFrantziako IraultzaIpar Euskal HerriaIhes beteaZientziaSinapsiAtenasJaponiaBihotzArin-arinAmets ArzallusBelley kantonamenduaZaharkitze programatuAMIA analisiAntzinako Grezia2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakSarpenEz Dok AmairuUgaztunUZornotzaEl MasroigMonarkia autoritarioOlinpiar JokoakUrkiFrantziaJon ArretxeInesa GaxenAzeri arruntArrate (mendia)TximeletaEguzki-energiaHiriErrusiaOtsoLord ByronAmoebaEne begiek (abestia)FGazte TopaguneaBasamortuCrapsIndiaNafarroako Erresuma1938Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)KlimaSeychelleakHayao MiyazakiEuskal HerriaElixabete EtxanobeBirkenwald🡆 More