Cetonia Aurata: Kakalardo espeeziea

Cetonia aurata Scarabaeidae familiako kakalardoa da.

Europa erdialdean eta hegoaldean bizi da, baita Euskal Herrian ere.

Cetonia aurata
Cetonia Aurata: Deskribapena, Banaketa eta habitata, Bizi zikloa eta elikadura
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaCetoniini
GeneroaCetonia
Espeziea Cetonia aurata
Linnaeus, 1758

Deskribapena

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 15-20 mm artean neurtzen dituena. Erraz identifikatzen da kolore berde iluna baitu, distira metaliko urdinxka duena. Batzuetan kobre kolorekoa edo urdin-more iluna ere izan daiteke. Gorputz nahiko zapala du eta elitroen amaiera zuzena da. Elitro bien artean "V" itxurako eskuteloa du. Gorputzarekin alderatuta burua txikia da eta bi antena nabarmenen muturrean orrazien antzeko egitura du. Animaliaren azpialdea kobre kolorezkoa da eta oso iletsua da.

Beldarrek gorputz zimurra eta iletsua dute, "C" itxurakoa. Hiru hanka pare txiki dituzte eta burua kertinizaturik dute.

Hegaldi azkarra eta zaratasua du.

Banaketa eta habitata

Europa erdialdean eta hegoaldean aurkitzen da, Britainia Handiaren hegoalderaino. Ingelesez rose chafer esaten zaie, izan ere landare apaingarriak dauden lorategietan, bereziki arrosak daudenetan, izurritea izatera iristen direlako.

Bizi zikloa eta elikadura

Orokorrean udaberrian agertzen dira helduak eta usteltzen ari den materia organikoan jartzen ditu emeak arrautzak, konpostean, simaurrean edo egur usteletan. Arrautzak ipini ondoren hil egiten da.

Beldarrak inguruko materia horretaz elikatzen dira eta azkar hazten dira eta udazkenerako bi muda jasaten dituzte. Bi urteko zikloa osatzen dute. Hurrengo ekaina eta uztaila artean pupa eratzen dute.

Helduak landareetako nektarraz, polenaz, loreetaz, kimuetaz, hostioetaz eta fruituetaz elikatzen dira.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Cetonia Aurata DeskribapenaCetonia Aurata Banaketa eta habitataCetonia Aurata Bizi zikloa eta elikaduraCetonia Aurata IruditegiaCetonia Aurata ErreferentziakCetonia Aurata Kanpo estekakCetonia AurataEuropaEuskal HerriaKakalardoScarabaeidae

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GiltzurrunPennsylvaniaTornadoGoogleEuskal Herriko kulturaHarri-jasotzeMetal AroaBulgariaEuskaraMarrazoOperaThe Shape of WaterGoroldioKGonzalo BoyeKukuUreterJokin EizmendiTaiwanLolita TorresErresuma BatuaAditzondoEguzkiaBerdeDatu mota osoaLord ByronKoldo IzagirreHaragijaleAlex SarduiNafarroako ErresumaHistoriaurreaMonarkiaOrnogabeJane AustenGuruin endokrinoPazkoaFrantziako IraultzaLasseubetatIzpilikuEuskal antzerkigintzaEuskal etxeakKlima aldaketaAmaiurko gazteluaVeneziaDaniel KaluuyaInesa GaxenSergio MattarellaSua EnparantzaGaizka MendietaBelestarEskoziaAna NafarroakoaContact (1997ko filma)Gari-alearen parabolaDigestio-aparatuCreative CommonsElbira ZipitriaAltsasu auziaArteApustu-artekariPagoOrga jokoEguzki-energiaMaisu/maistraEuskal literaturaMichael PraedAralarCristiano RonaldoEnergia elektrikoItsasoEuskal Lore JokoakGero (Axular)Arrasate🡆 More