Celjeko Gaztelua

Celjeko gaztelua (eslovenieraz: Celjski grad) Celje hirian dagoen gaztelua da, dagoeneko hondarretan dagoena.

Garai batean Esloveniako gaztelurik handiena izan zen, Celjeko kondeen egoitza.

Celjeko gaztelua
Celjski grad
Celjeko Gaztelua
Kokapena
Estatu burujabeCeljeko Gaztelua Eslovenia
Hiri-udalerriaCity Municipality of Celje
Koordenatuak46°13′12″N 15°16′19″E / 46.22°N 15.272°E / 46.22; 15.272
Historia eta erabilera
Irekiera1322
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Kokapena

Laško harana zeharkatzen duen Savinja ibaiaren meandro batean kokatzen da etahiru muino hartzen ditu.

Historia

Celjeko gazteluaren lehen aipamena 1322koa da. Dena dela XIII menderako jadanik gotorleku bat bazen bertan baina ziurrenik erre egingo zen Sanneck eta Auffenstein jaunen arteko borroketan.

Gaztelu berria gotortu egin zuten eta iparraldean dorrea ere eraiki zuten. 1341 urtean Celjeko kondeek jauregi bihurtu zuten beraien egoitza izan zedin. Ekialdean hiru solairutako dorrea eraiki zuten, gaur egun ondoen kontserbatzen dena. Hegoaldean San Andres dorrea eraiki zuten. 1348ko lurrikarak jauregiaren zati bat suntsitu zuen baina berreraiki egin zuten.

XVI menderako Esloveniako gaztelu garrantzitsuena ezezik Ekialdeko Alpeetako garrantzitsuena ere izan zen. 5.500 m²-ko azalera zeukan. Baina hurrengo mendean garrantzia estrategikoa galdu zuen eta gaztelua poliki poliki bertan behera utzia izan zen. XVIII mendean herritik gertuen zegoen zatia berriztu zuten. 1803an Andrej Gorišek nekazariak erosi zuen harrobi gisa erabiltzeko. 1846an Estiriako gobernadoreak erosi zuen eta 1882an Celjeko museoa bertan ezarri zen.

XX mendearen bukaeran zati batzuk berriztu eta gaur egun turismoari begira dago. Urtero 60.000 bisitari izaten ditu eta kontzertuak ere antolatzen dira bertan.

Iruditegia

Kanpo estekak

Tags:

Celjeko Gaztelua KokapenaCeljeko Gaztelua HistoriaCeljeko Gaztelua IruditegiaCeljeko Gaztelua Kanpo estekakCeljeko GazteluaCeljeEsloveniera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jon Gotzon AldaparenaEusko JaurlaritzaBizenta MogelThe BeatlesLaboral KutxaEspainiako trantsizioaIzarren hautsaGarazi ArrulaXabier García RamsdenEuskal HerriaElbira ZipitriaZuhaitzJohann Sebastian BachBarrokoaRan Rober RanApirilaren 26MariPink FloydCeleste CaeiroSarpenJaiotza-tasaArte gotikoaEuskal Herriko musika garaikideaThe Rolling StonesBiozenosiEuskarAbenturaBertuteSua EnparantzaTraineru estropadaBarry CunliffeMontevideoDemokraziaInstagramIgor OyonoPortugaleteUranio-233DanbolinGoogle bombLapurdiPolinizazioNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaNafarroa GaraiaZorokiainAlexandro HandiaOrnitorrinkoTiraniaErlijioAntso III.a GartzeitzGonzalo BoyeErromatar ErrepublikaEuskara batuaHerri BatasunaMamuBuckingham jauregiaBizkaiko Foru AldundiaZenbaki lehenErrubrika (hezkuntza)Energia ez berriztagarriEnergia eolikoMesopotamiaTundraHizkuntza-komunitateNapoleon BonaparteTiranoJaponiaAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianHerri palestinarraBilintxEmilia LandaluceGenero-indarkeriaCookieKanoi gangaEtsaiakLauaxetaVatikanoko II. kontzilioa🡆 More