Carmen Mola: Hiru idazle taldearen izengoitia

Carmen Mola (Espainia, 2018) hiru gidoilari taldearen izengoitia da, Antonio Santos Mercero, Agustín Martínez eta Jorge Díazek osatua.

Hiru idazle espainiarrek Alfaguara argitaletxean 2018tik aurrera La novia gitana luburuarekin hasitako eleberrien saga argitaratu zuten. Elena Blanco inspektorearen pertsonaia da protagonista. Hiru urtez uste izan zen atzean bere identitatea anonimoki mantendu nahi zuen idazle bat zegoela. Autore horien benetako nortasuna 2021eko urrian ezagutu zen, Planeta Saria irabazi zutenean La Bestia eleberri berriarekin.

Carmen Mola
Datuak
Motagroup of authors (en) Itzuli, collective pseudonym (en) Itzuli eta fikziozko pertsona
Osatuta
Agustín Martínez (en) Itzuli
Antonio Santos Mercero
Jorge Díaz
Historia
Sorrera2018
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Ustezko biografia

Molari egozten zioten fikziozko biografiaren arabera, idazlea unibertsitateko irakaslea zen, eta horrelaxe justifikatzen zituen, elkarrizketa batean, izengoitia erabiltzeko zituen arrazoiak:

Egia esan, hainbeste arrazoi daude...ez dut ulertzen zergatik ez duten beste autore batzuek ere egiten. Hasteko, uste dut garrantzitsuena eleberria dela, ez nork idatzi duen. Zer ardura du emakume eder eta altu batek edo gizon itsusi eta baxu batek idatzia izatea? Bi emakume ijitoen historia irakurtzea zen nire interesa, baita Mina Mazziniren abestien zale zen polizia-inspektorea ere, bi horien heriotzak ikertzen baitzituen. Baina arrazoi gehiago zeudela esan dut. Nire lehen eleberria da, eta horrek esan nahi du profesionalki beste zerbaitetan aritzen naizela. Ez nuen nahi nire lankideek, lagunek, koinatek edo amak jakitea neska gazte bat hiltzen duen norbaiten gainean idaztea bururatu zitzaidanik, garezurrean zulaketak eginez, zizare-larbak sartu eta burmuina nola jaten duten ikustera esertzeko… Ez zuketen ulertuko, denentzat hain konbentzionala naiz… Gehiago dago. Eta eleberria erabateko porrota izan balitz? Azalpenak eman beharko nituzke eta lotsa handia izango nuke. Eta, aldiz, arrakasta izugarria balitz? Beharbada, bizitza aldatzera behartuta egongo nintzen, ez dut nahi, oso gustura nago nirearekin… Arrazoi gehiago bururatuko litzaidake, seguru nago.

Prentsak «Espainiako Elena Ferrante»tzat jo zen Carmen Mola.

Carmen Mola taldea izan zen 2021eko Planeta saria irabazi zuen La bestia nobelaren egilea, La novia gitana, La red púrpura, La niña eta Las Madres nobelen arrakasten ondoren. Horiek guztiak Penguin Random Housek argitaratu ditu. Elena Blanco inspektorearen trilogia arrakastatsuak milaka ale saldu ditu. 2021ean telesail batera egokitu eta Paco Cabezasek zuzendu zuen.

Eraginak

Molak Pierre Lemaitre, Fred Vargas, Benjamin Black, Alicia Giménez Bartlett edo Víctor del Árbol aipatzen ditu eragile gisa.

Lanak

2018ko maiatzaren 17an argitaratu zen Alfaguara argitaletxean bere lehen liburua, La novia gitana. Lan horrekin Inspectora Elena Blanco serieari hasiera eman zion Carmen Mola hirukoteak. Hasieran, trilogia bat argitaratu zuen, ondoren laugarrena Las madres alea, 2022an. Lehen nobelak izan zuen arrakasta ikusita, Alfaguarak La Red Púrpura izenarekin bigarren emanaldia argitaratu zuen 2019ko apirilaren 4an, zeinetan La novia gitana lanean hasitako ikerketarekin jarraitzen zen. 2020ko maiatzaren 28an argitaratu zen La Nena, seriearen hirugarren eleberria eta La novia gitana trilogiaren azken eleberria. Aurreko liburuetan garatutako historiaz bestelakoa da, baina pertsonaiak berak ditu ardatz. 2021eko azaroaren 4an 2021. urteko Planeta Saria irabazi zuen La Bestia eleberria kaleratu zen. 2022an, Inspectora Blanco, Las madres seriearen laugarren emanaldia argitaratu zen.

Zortzi herrialdetan itzuli dute Molaren lana, eta salmenta-datuen arabera, 250.000 ale baino gehiago saldu ditu. Horrez gain, Diagonal TVk eta Viacom International Studios-ek ekoitzitako telebista-serie batera egokitu da, AtresMedian ikus zitekeenera.

2021. urtean La bestia argitaratu zuen, Carmen Molak idatzitako laugarren eleberria eta Planeta argitaletxean argitaraturiko lehena, urte horretan bertan Planeta Saria irabazi zuena, milioi bat euroko saria jaso zuena. Eleberriaren historia Madrilen 1834an gertatutako kolera-izurritean kokatzen da, eta hiriko auzo behartsuenetako nesken krimen-bolada batean oinarritzen da.

2023an El Infierno eleberria argitaratu zen, Planeta argitaletxearekin batera.

Argitaratutako lanak

Elena Blanco inspektorearen seriea:

  • La núvia gitana (Campana, 2020). La novia gitana (Alfaguara, 2018)
  • La xarxa porpra (Campana, 2020). La red púrpura (Alfaguara, 2019) ISBN 9788420433189. 408 or.
  • La nena (Campana, 2020). La nena (Alfaguara, 2020) ISBN 9788466358026. 39 or.
  • Les Madres (2022) ISBN 9788420456027. 464 or.

Beste lan batzuk

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Carmen Mola Ustezko biografiaCarmen Mola EraginakCarmen Mola LanakCarmen Mola Argitaratutako lanakCarmen Mola ErreferentziakCarmen Mola Kanpo estekakCarmen Mola2018AlfaguaraEspainiaGidoilariPlaneta saria

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Mason MountKoalaErrusiaAlofonoLoteriaApustu-artekariEuskarazko Wikipedia (webgunea)XVIII. mendeaIlargiaren aldiBarakaldoCuthbert SebastianJuan Sebastian ElkanoItsas izarBell UH-1 IroquoisOskorriAro GaraikideaIzaskun BilbaoJon ArretxeTaiwanEuskal Herriko klimaInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)ErrepublikaHuntza taldeaIkastolaEuskal antzerkigintzaAbuztuaren 27PortugalBotere-banaketaHyper Music/Feeling GoodRaponeApirilaren 5Barne produktu gordinZornotzaRamón AndrésAbiaduraIrabazi arte! (telesaila)JKorrikaErnalketaNafarroa GaraiaFutbolSare sozialakVincent van GoghZaldia euskal mitologianGabriel ArestiSarpenEuskaltzaindiaJosetxo LizartzaUrreDaniel KaluuyaPepito IantziEuskal etxeakEuskal HerriaKai NakaiBasurdeAskatasunMarie EquiThierry LepaonSoinu kutsaduraProtistoOrreagako gudua (778)BordeleEguzki-energiaSainte-JalleAna NafarroakoaHausterre-egunKasinoJosu Zabala SalegiMariÖtziGatzaren martxaBaiduAntzinako GreziaErramun Martikorena🡆 More