Carmen Borrego: Malagar telebista-programen zuzendaria eta laguntzailea

Carmen Borrego, jaiotzaz María del Carmen Borrego Campos (Malaga, 1966ko urriaren 30a), malagar telebista-programen zuzendaria eta laguntzailea da.

María Teresa Campos kazetariaren alaba da eta Terelu Campos aurkezlearen ahizpa.

Carmen Borrego
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen Borrego Campos
JaiotzaMálaga1966ko urriaren 30a (57 urte)
HerrialdeaCarmen Borrego: Biografia, Lan ibilbidea, Bizitza pribatua Espainia
Familia
AmaMaría Teresa Campos
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktelebista zuzendaria eta telebista-tertuliakidea

IMDB: nm1665913 Instagram: carmenborregocampos Edit the value on Wikidata

Biografia

María del Carmen 1966ko urriaren 30ean jaio zen. José María Borrego Doblas kazetariaren eta María Teresa Campos Luque kazetariaren alaba gazteena da. Terelu Campos telebistako aurkezlearen ahizpa txikia da. Aitaren aldetik neba bat du, aurreko harreman batekoa (1963).

Lan ibilbidea

Lehen lana irratian egin zuen, Cadena SER irratian, eta Iñaki Gabilondo izan zuen ekoizle. Ondoren, telebistara jauzi egin zuen, bederatzi urtez Canal+ ordaintzeko-kateko albistegietan lan eginez.

1996an, Telecincoko programaren zuzendari laguntzaile izan zen, 2004 arte. Ondoren, Antena 3era pasatu zen, bere amak, María Teresa Camposek, aurkeztutako Cada día saiora, 2005era arte. Urte horretatik aurrera, programa autonomikoetan (Cerca de ti, A tu vera...) jarraitu zuen zuzendaritza-lanetan.

2016. urtean, Telecincok 2016. eta 2018. urteen artean La Fábrica de la Televisión ekoitzi zuen Las Campos doku reality-an protagonista gisa izan zuen parte-hartzeari esker egin zen ezaguna. Ondoren, kameren aurrean, Mediaseten hainbat programatan parte hartu du, hala nola Sálvame, Deluxe, Mujeres y hombres y viceversa, El debate de Supervivientes edo Viva la vida, eta, gainera, Ven a cenar conmigo: Gourmet edition saioaren lehiakide (eta irabazle) izan zen (El Dioni, Víctor Sandoiana eta Bibiana Fernándezekin lehian). A tu vera mini saioan ere epaimahaikide izan zen.

2020an, aktore gisa hasi zen lanean Atresplayerren Veneno telesailean. Telesail horretan, telebistako kolaboratzaile baten papera egin zuen atal batean.

Carmen Sálvame saiora itzuli zen 2021ean, denboraldi horretan berria zen Alba Carrillo modeloarekin batera.

Bizitza pribatua

1989an, Francisco Almoguera Haro soinu-teknikariarekin ezkondu zen. Harekin izan zituen bi seme-alaba, José María, 1990ean jaioa, eta Carmen Rosa, 1993an jaioa. Zazpi urtez ezkonduta egon ondoren, bikotea banandu egin zen.

2014ko uztailaren 18an, José Carlos Bernal Zamorano enpresaburuarekin ezkondu zen, eta Canal Sur-en lan egiten zuenean ezagutu zuen.

Ibilbidea

Telebista-programak

    Zuzendari gisa
Urtea Izenburua Katea
1995 - 1996 Lo + Plus Canal+
1996 - 2004 Día a día Telecinco
2001 Tu dirás
2004 - 2005 Cada día Antena 3
2004 Mirando al mar
2006 Lo que inTeresa
2008 - 2009 El día es nuestro Canal Extremadura
2009 - 2014 A tu vera Castilla-La Mancha Televisión
2010 En boca de todos La 10
Curri y Compañía
2011 - 2014 Cerca de ti Castilla-La Mancha Televisión / Canal Sur
    Laguntzaile gisa
Urtea Izenburua Katea Oharrak
2016 - 2018 Las Campos Telecinco Protagonista doku reality-an
2017 - presente Supervivientes: Conexión Honduras Lagunzailea
2017 A tu vera mini Castilla-La Mancha Televisión Epaimahaikoa
Mujeres y hombres y viceversa Telecinco Iritzi emailea
2017 - 2019 ;

2021 - 2023
Sálvame Laguntzailea
Deluxe Laguntzailea
2019 - 2021 Viva la vida Laguntzailea
Deluxe Gonbidatua
2019 Sálvame Okupa Lehiakidea (4. kaleratua)
2020 Ven a cenar conmigo: Gourmet edition Cuatro Partehartzailea (Irabazlea)
2020 Esta Pasando Telemadrid Laguntzailea
2021 La última cena Telecinco Partehartzailea (2. finalista)
Viva el verano Laguntzailea
2022 Sálvame Fashion Week Partehartzailea
Sálvame Mediafest Partehartzailea

Telebistako serieak

Urtea Titulua Pertsonaia Katea Oharrak
2020 Veneno Carmen, telebistako laguntzailea Atresplayerra Atala: «Los tres entierros de Cristina Ortiz»

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Carmen Borrego BiografiaCarmen Borrego Lan ibilbideaCarmen Borrego Bizitza pribatuaCarmen Borrego IbilbideaCarmen Borrego ErreferentziakCarmen Borrego Kanpo estekakCarmen Borrego1966María Teresa CamposMálagaTelebista-saioTerelu CamposUrriaren 30

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Musikaren historiaD'Hondt metodoaIker MuniainDonejakue bideaEuskal Herriko musikaErrenteriaSagardoIsotopoGozategiAposizioFidela Bernat2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJose Antonio ArdanzaISO 8601Apirilaren 25NekazaritzaErromatar InperioaAbiaduraIzotzLokomozio-aparatuHarkaitz CanoBiztanleriaEstatu IslamikoaHizkuntza gutxituBarraskiloWiki CommonsDultzainaUgal-aparatuHugo Egmont HørringHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuOrbital atomikoNerea IbarzabalItzuli (itzultzaile neuronala)Antzinako ErromaEuskal Herriko kastroakMariHari instrumentuLandareAitzol AramaioErreakzio kimikoGoogleJoana GaritanoJose Maria BeobideZuhaitzEuzko Alderdi JeltzaleaEneko AnduezaLauburuIlargiaIratzeBerlingo harresiaEguzki-energiaIdazkera kuneiformeOzeano ArtikoaDes-kontrolErramun MartikorenaEduardo TxillidaGeniallyErrepublikaGartxotTeknologiaMonarkiaMiren Agur MeabeAtomo-zenbakiGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaCarles PuigdemontIñigo UrkulluEbaluazio (hezkuntza)EnergiaJean Esponda🡆 More