Biktor Olaeta Torrezuri (Lumo, 1922 – Bilbo, 2007ko urriaren 21a) euskal koreografo bat izan zen.
Espainiako Gerra Zibila dela eta, herbesteratu behar izan zuen, 1942 urtean Hego Euskal Herrira itzuli arte. Bere aita Segundo Olaeta ere koregorafoa izan zen. Elai-Alai taldearen eta Olaeta Balletaren sortzailea.
Biktor Olaeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lumo, 1922 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2007ko urriaren 21a (84/85 urte) |
Familia | |
Aita | Segundo Olaeta |
Anai-arrebak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa |
Olaeta Baletak taldean guztira ia hamar mila ikasle hartu zituen. Olaeta Baleta izeneko Bilboko akademiaren zuzendari izan zen Olaeta berrogeita hamar urteetan zehar.
Biktor Olaeta euskal balletaren sortzailea dugu, dantza klasikoa eta euskal dantza tradizionalak bat egiteko lan egin zuen eta, besteak beste, haur balletak, hain gauza berri eta aparta, eratzeko gai izan zen koreografo gernikarra. Bere bizitza osoa eman zien euskal dantzen indarrak, tinkotasunak, gozotasunak eta, berak zioen moduan, dantzon oinarrian dagoen "aireak" gozatzen.
Bilaketa eta aurkikuntzez, erbestealdi eta abenturaz betetako bizitza oparoa izan zuen, zeinetan musikak ere dantzak bezain leku garrantzitsua izan zuen, hala klarinetea edo silbotea jotzeko gaitasuna zuen, nola udal banda bat zuzendu ere.
Euskal dantzak eta musikak osperik handienera irits zitezen eta mundu osoan ezagun bihur zitezen xedeari eskaini zion bere denbora, horregatik Bartzelona, Madril, Bilbo edo New Yorkeko ikusle ez gutxiren oroimenean elizateko aurreskua, Zuberoako maskarada, sagardantza, San Migel Arretxinagako edo Amaya operako ezpatadantza... zuzendu zituen.
« | Dantza maite dut, beti egon naiz dantzaren munduan, Mungian eta Bilbon. Urte asko egin nituen Olaeta balletean. Víctor Olaeta erreferentea izan dut, 50 urte egin arte egon nintzen berarekin dantzatzen. Asko ikasi nuen berarekin. Dantza munduan, herri honek eman duen erreferenterik inportanteena da. Zalantzarik ez daukat. | » |
—Iñaki Goirizelaia. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Biktor Olaeta, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.