Belgikako Gudua, Belgikako Kanpaina edo 18 eguneko Kanpaina ere deitua, Frantziako Batailaren borroken parte izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak abiarazitako eraso-kanpaina izan zen.
18 egunez iraundu zuen, 1940ko maiatzaren 10etik 28ra. Armada errenditu ondoren, Belgikaren okupazioarekin amaitu zen. 1940ko maiatzaren 10ean, gainera, Alemaniak Luxenburgo eta Herbehereak inbaditu zituen Fall Gelb (Plan Horia) operazio-planaren barruan.
Belgikako inbasio alemaniarra | |
---|---|
Mota | gudu operazio militar |
Honen parte da | Plan Horia, Frantziako gudua eta Bigarren Mundu Gerra |
Denbora-tarte | 1940ko maiatzaren 10a - 1940ko maiatzaren 28a |
Kokaleku | Belgika |
Herrialdea | Belgika |
Parte-hartzaileak | |
Armada aliatuak alemaniarren aurrera egitea eta alemaniarren helburu nagusitzat jota Belgikan geldiarazten saiatu ziren. Frantziarrek armada aliatuen zati handi bat Belgikara bidali ondoren, maiatzaren 10etik 12ra, alemaniarrek euren operazioaren bigarren fasea hasi zuten, Ardenetan zehar eta, ondoren, Mantxako Kanalera. Heer alemaniarra kanalera bost egun geroago iritsi zen, aliatuak bilduz. Alemaniarren aurrerapenak itsasora itzultzera behartu zituen aliatuak. Ondorioz, Belgikako armadak maiatzaren 28an amore eman zuen.
Belgikako Guduan, Hannuteko Guduan, alegia, lehen aldiz erabili ziren tankeak gerran. Eben-Emael gotorlekuaren Guduan, bestetik, operazioetan paraxutistekin egin zen lehen operazioa burutu zen.
Kolapso belgikarrak Europa kontinentaletik erretiratzera behartu zituen aliatuak. Erresuma Batuko Errege Itsas Armadak Belgikako portuak ebakuatu zituen Dinamo Operazioan, bai Britainiar Espedizio Indarrari baita ere Belgikako eta Frantziako soldaduei. Horrek operazio militarrekin jarraitzea ahalbidetu zuen. Handik gutxira, ekainean, Frantziak amore eman zuen Alemaniaren aurka. Belgika alemanen kontrolpean egon zen 1944ko udazkenera arte, Mendebaldeko Aliatuek askatu zuten arte, alegia.
Ez daude datu zehatzak baina jakin badakigu Frantziako Guduan zehar baxa hauek izan zirela (maiatzaren 10eti ekainaren 22 arte):
Frantziako Guduan izaniko baxak ez dira ezagutzen baina mendebaldeko kanpainan (maiatzaren 10tik ekainaren 22 arte) data hauel eman ziren:
Oberkommando der Wehrmacht txostenak mendebaldean maiatzaren 10tik ekainaren 4 arte egindako operazioei buruz (Zusammenfassender Bericht des Oberkommandos der Wehrmacht über die Operationen im Westen vom 10. Mai bis 4. Juni) datu hauek eman zituen:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Belgikako inbasio alemaniarra (1940), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.