Beñat Intxausti: Txirrindulari bizkaitarra

Beñat Intxausti Elorriaga (Zornotza, 1986ko martxoaren 20a) euskal txirrindulari ohia da, profesionala 2007tik 2019ra izan zena.

Kirol ibilbideko azken taldea Euskadi Basque Country-Murias izan zen.

Beñat Intxausti
Beñat Intxausti: Biografia, Palmaresa, Emaitzak lasterketa nagusietan
(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeñat Intxausti Elorriaga
JaiotzaZornotza1986ko martxoaren 20a (38 urte)
HerrialdeaBeñat Intxausti: Biografia, Palmaresa, Emaitzak lasterketa nagusietan Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Team Sky 2016-2018
Seguros Bilbao (txirrindularitza taldea) 2005-2006
Contentpolis-Ampo (en) Itzuli 2007-2007
Saunier Duval-Prodir 2008-2009
Euskaltel-Euskadi 2010-2010
Movistar Team 2011-2015
Euskadi Basque Country-Murias 2019-
 
Posizio edo espezialitateaigotzailea
klasikomanoa
Altuera175 zentimetro
benatintxausti.com

Gaur egun, Zornotzan bizi da.

Biografia

Hasierak txirrindularitzan

Muxikan jaioa, txirrindularitza udan eta futbola gainontzeko urteko hilabeteetan uztartzen zituen gaztetan.

Intxaustik txirrindularitzarako zuen zaletasuna bere osaba Jon Elorriagan izan zuen jatorria. Jon Elorriaga Manolo Sainzen ONCE-n eta Alberto Contadorrekin bat egin zuen filialean lehiatu zen. Jon izan zen Intxaustiri bizikleta bat oparitu zion lehena, lehenago Lander Eubak Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erabilitako Mendiz markakoa.

Mendeko mailetan

Alebinetatik juniorretara Zornotzako Txirrindularitza Elkartean

Mendeko mailetan, Zornotzako Txirrindularitza Elkarteko kidea izan zen. Bera bezalako gazteak, herriko atletismo pistari birak emanez betetzen zituzten entrenamenduak. Hamaika urterekin heldu zitzaion alebin bezala lehiatzeko momentua Gallartako lasterketan.

Futbola edo txirrindularitza praktikatu nahi bazuen momentua heldu zitzaion kadete mailan eta txirrindularitza hautatu zuen. Zornotzan lehiatzen zen talde kadete eta juniorreko babesleak Iberdrola eta Umpro-Bizkargi enpresak ziren.

Kadete mailako lehen urtean, 2001ean, podiuma hurbil izan zuen birritan laugarren postua lortuz bietan. 2002an, aldiz, Karrantzako lasterketan hirugarren postua lortuz, honetara igotzea lortu zuen.

2002-2003ko neguan, junior mailan, ziklokroseko hainbat lasterketetan ibili zen eta Idiazabalen irabazi eta gero, Euskadiko txapelketako bigarren postua eskuratu zuen. Errepediko 2003ko denboraldia helduta, bigarren izatea lortu zuen Bizkaiko Itzulian, laugarren Euskadiko erlojupeko txapelketan eta bostgarren Muxikako lasterketan.

2003-2004ko neguan, bigarren mailako junior bezala, bostgarren izan zen Euskadiko Txapelketan eta bederatzigarren Espainiakoan ziklokroseko denboraldian. Errepidean, 2004. urtea izan zen mendeko mailan lehiatutako hoberena, Portugalete, Sopelana, Zalla eta Galdakanon garaile bihurtuz eta podiumera zazpi aldiz igoz eta Bizkaiko Txapelketan egin zuen bigarren postua gehituz.

Beste aldetik, urtero Montecalvo portuko bihurgunetara joaten zen Udaberriko Klasika Zornotzako Txirrindulari Elkarteak antolatzen zuen lasterketa profesionala ikustera.

Txirrindularitza amateurra

Xabier Artetxek zuzentzen zuen Seguros Bilbao taldearekin hasi zen amateurretan lehiatzen. Urteak igaro ahala Intxausti profesionala zela, Artetxe, David Etxebarria burura ekartzen zion klase itzela zuela eta txirrindulari kalkulatzailetzat definitzen zuen Beñat.

2005: Lehendakari Txapelketako garaile

2005ean, 19-20 urteko txirrindulari amateur nafar-euskaldun onena bereizten duen Lehendakari izeneko txapelketa irabazi zuen, eta Sub’23 mailan bigarren postuarekin egin zen. Elorrioko lasterketa eta Salamankako Birako etapa bat irabazi zituen, podiumera igo zen bederatzi aldietaz aparte (lau aldiz bigarren eta bost hirugarren izanez).

Hurrengo 2005-2006ko neguan ziklokrosean aritu zen aurreko urteetan bezala, Muxikako etxeko lasterketan egin zuen hirugarren postua denboraldiko onena izanda.

Palmaresa

2003

2005

2006

2007

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
Italiako Giroa - - - - - 38. 8. - 29. - -
Frantziako Tourra - - - - UT - - 114. - - -
Espainiako Vuelta - - 60. UT 86. 10. 87. - - - -
Munduko Txapelketa Beñat Intxausti: Biografia, Palmaresa, Emaitzak lasterketa nagusietan  - - - - - - - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
UT: Erretiratu zen

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Beñat Intxausti: Biografia, Palmaresa, Emaitzak lasterketa nagusietan  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Beñat Intxausti BiografiaBeñat Intxausti PalmaresaBeñat Intxausti Emaitzak lasterketa nagusietanBeñat Intxausti TaldeakBeñat Intxausti ErreferentziakBeñat Intxausti Kanpo estekakBeñat Intxausti1986Euskadi Basque Country-MuriasMartxoaren 20Zornotza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Tamara Muruetagoiena HormazaEgunBrasilAmaia UribeIrrumazioVietnamgo GerraDani ÁlvarezAsteasuIxtebe PellotFelazioGetaria (Gipuzkoa)Su Ta GarHerbehereakArgien GaraiaZinkMarioAro GaraikideaIñaki de MujikaJuan Antonio UrbeltzGenetikoki eraldatutako organismoEuskal Autonomia ErkidegoaFrankismoBad Sound SystemFernando Borda CelayaBuztanikara horiEspainiako trantsizioaIruñeaMacaulay CulkinZakilBihotzHaltzLandareEuskaltzaindiaEnergiaKataluniako Autonomia ErkidegoaEgutegi gregorianoGiza zakilPertsefoneNerea ArrutiLertxun (zuhaitza)Baltasar Karlos printzea nano batekinBerri TxarrakIgor ZubeldiaUztailaren 27Gernikako bonbardaketaBizkaiaJorge EgocheagaBoca JuniorsPeru AnsorenaPierre BordazarreJoxe Mari AgirretxeIpurmasailHuntza taldeaRotten XIIIGoleatzaileWilliam ShakespeareGiza aluDanimarkaUztailaren 4Euskal Herriko erdiguneaArte (zuhaitza)Triton (mitologia)WikidataZuiaEsne BeltzaEskoziaIbil bediErrugbi (kirola)Iñaki AlegriaXabier LizardiKorrosioMaliKitzikapenXX. mendea🡆 More