Barthélemy Théodore, de Theux de Meylandt kondea (Sint-Truiden, 1794ko otsailaren 26a - Heusden, 1874ko abuztuaren 21a) belgikar politikaria izan zen.
Belgikako lehen ministroa izan zen 1834tik 1840ra, 1846tik 1847ra eta 1871tik 1874ra.
1816an zuzenbidean doktoratu zen Briselasen eta abokatu gisa lan egin zuen. 1830ean independentzia aldarrikatu zuen Belgikako Iraultzan parte hartu zuen, eta Kongresu Nazionaleko kide izendatu zuten. Monarkia konstituzionalaren aldekoa izan zen eta Leopoldo I.a errege aukeratzean parte hartu zuen.
Monarkia konstituzionalaren aldekoa izan zen eta Leopoldo I.a errege aukeratzean parte hartu zuen. 1831tik 1832ra Barne ministroa izan zen Felix de Muelenaereren gobernuan eta 1834an lehen ministro izendatu zuten. 1838an Linburgo eta Luxenburgori uko egin behar izan zien itun batean, eta 1840an parlamentuak gobernua eraitsi zuen.
Lehen ministro kargura itzuli zen 1846tik 1847ra eta hirugarrenez 1871tik 1874ra. Karguan hil zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Barthélemy de Theux de Meylandt, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.