Balantze-Orri

Kontabilitatean, balantze-orria enpresa bateko ondarearen egoera une jakin batean agertzen duen agiri bat da.

Balantzeak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza-baliabideekin batera. Aktiboa, pasiboa, finantzaketa-taula, eta galera-irabaziak barneratzen ditu. Aktiboa finantzaketa-taulako fluxuen batura baino handiagoa denean, galerak egongo dira, eta txikiagoa denean, irabaziak. Ondare garbia, finantzaketa-taulako fluxuak gehi galera-irabaziak izango da.

Balantze-Orri
Balantze-orria ohiko balantze baten bitartez azal daiteke: enpresak lortu dituen dirubideak (ondare garbia eta kanpoko finantza-sorburuek osaturiko pasiboa) aktiboa osatzeko erabiltzen dira.

Balantzeak hiru atal bereizten ditu:

  • aktiboa: enpresak daukana da (eraikinak, makinak, dirua, ...), etorkizunean enpresari etekinak emango dizkio erabiltzeagatik, (makineriaren kasuan) saltzeagatik edo trukatzeagatik.
  • pasiboa: enpresak dituen betebeharrak dira, eskuarki ekonomikoak izaten dira, bere aktiboa osatzeko erabili dituen kanpoko baliabideak edo dituen zorrek osatzen dutelako (maileguak, herri-ogasunari zor zaiona...).
  • ondare garbia: aktiboa osatzeko erabilitako funts berekiak (bazkideen ekarpena edo kapitala, baltzuak eraturiko erreserbak...) osatzen dute.

Balantzeak orekazko egoera bat islatu behar du: batetik, aktiboa eta bestetik pasiboa eta ondare garbia, berdinak izan behar dira zenbatekoz, finantza-baliabideak (pasiboa eta ondare garbia) ondarea (aktiboa) osatzeko erabili behar baitira. Oreka honi kontabilitate-ekuazio deritzo.

Aktiboan nahiz pasiboan elementuak sailkatuta agertzen dira haien ezaugarrien arabera, ondare-masak osatzeko. Horrela, aktiboan aktibo korrontea eta ez-korrontea bereizten dira, eta pasiboan ere berdin, elementuen likidotasuna urtebete baino laburragoa denean aktibo ez-korrontea izanik eta urte bete baino gehiago denean aktibo korrontea izanik.

Hiru adigai haiek formula honen bidez kalkulatu daitezke:

Ondare garbia = Aktiboa - Pasiboa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

EnpresaFinantzakKontabilitateOndare (ekonomia)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AmuarrainBasamortuEuskal HerriaPott BandaUrKonjuntibaIhes beteaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaLoveland (Colorado)PazkoaIrunNikolas II.a ErrusiakoaMikel LaboaGazte TopaguneaIndiaMartxoaren 28DrahomíraOnddoGernika-LumoTerrakotazko armadaOier EtxebarriaCarmen HermosínKristautasunMonero1978Diego MaradonaKievLizar arruntJustine DietrichKristauZatiki (matematika)LapurdiAbuztuaren 30MasustaEnergia zinetikoGonneville-en-AugeElektrizitateLeopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio SantukoaEukariotoEuskaltzaindiaScenedesmusNogen (musika taldea)GurutzadakMadonna (abeslaria)PirateriaEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaDonejakue bideaIssuuUzkiEuskararen historiaIruñeaEnergia berriztagarriEleaniztasunKote CabezudoOrgasmoBizi-kalitateTeodolitoArrainHaritzBilboZea Mays (musika taldea)Irailaren 29Marie CurieAnubisMusikaInka InperioaJazzHistoriaurreaItaliar faxismoIzaro Andres ZelaietaMitscherlichita🡆 More