Aukštaitija

Aukštaitija edo Goi Lituania, (euskaraz: Goiko Lurrak) Lituaniako bost eskualde historikoetatik bat da.

Izen horren jatorria eskualdearen orografiatik dator zeren eta zertxobait altuago baita, batez ere ekialde aldean.

Aukštaitija
Aukštaitija
Motaregion of Lithuania (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°43′30″N 24°21′50″E / 55.725°N 24.3639°E / 55.725; 24.3639
Aukštaitija
Jantzi tradizionalak.

Geografia

Aukštaitija Lituaniako ipar-ekialdean dago eta Letonia zein Bielorrusiako zatiak hartzen ditu. Hiri nagusia Panevėžys da. Biztanleen araberako hiri nagusiak hauek dira:

  • Panevėžys: 112.619 biztanle (2009)
  • Utena: 32.476 biztanle (2009)
  • Jonava: 34.238 biztanle (2009)
  • Kėdainiai: 30.835 biztanle (2009)
  • Visaginas: 28.160 (2009) (hiri hau geografikoki eskualdean dago baina historikoki 1795ean errusiarrek sortu zuten)
  • Ukmergė: 27.393 (2009)
  • Radviliškis: 19.404 (2009)

Eskualdean bereziki deigarriak ekialdean dauden aintzirak dira.

Historia

Historikoki, Aukštaitija Lituaniako Dukerri Handiari zegokion XIII. mendera arte. Bere hasierako kapitala, ustez, Kernavena zen. Gediminasek 1322an sinatutako itun batean, Aukštaitijari Terra Eustoythen (euskaraz: «Aukštaitijanoen lurraldea») izena eman zitzaion. Aukštaitija Austechia bezala aipatua izan zen 1326 inguruan idatzitako Chronicon terrae Prussiae liburuan.

Politikoki, XIII. mendearen amaieratik, Vilna/Lituaniako dukerria eta Trakaiko dukerria hartzen zituen, eta, beharbada, terminoa bi erakunde horiei erreferentzia egiteko erabiltzen zen. XV. mendetik aurrera, Trakaiko eta Vilnako Voivoderriri zegokion, elkarrekin batasun politiko eta etnikoa osatzen baitzuten, Lituania Propioa ere deitua.

Demografia

Gehien erabiltzen den hizkuntza lituanieraren dialekto bat da: aukštaitianera. Halber, gutxiengo batzuk badira: errusiarrak eta bielorrusiarrak. Horren ondorioz aukštaitianeran hizkuntza horien elementuak aurki daitezke.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Aukštaitija GeografiaAukštaitija HistoriaAukštaitija DemografiaAukštaitija ErreferentziakAukštaitija Kanpo estekakAukštaitijaLituania

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Joselu AnayakGiza eskubideakAndelosJoxe AzurmendiObabakoakBehin batean LoiolanSan Bartolome (argipena)Jonathan SwiftTeokraziaHarkaitz CanoGreziar mitologiaTxistu (musika tresna)Pavel TonkovEskusoinu txikiEdurne LarrazaSaguzarKoebaluazioTestu tipologiaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaEuropar BatasunaAro GaraikideaKuku-prakaFrantziaNire aitaren etxea defendituko dutMiguel BernadKlimaAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianErrubrika (hezkuntza)ZirkuluJorma SandelinLandareP2PBenito LertxundiIpar Euskal HerriaTiranoEgiptoko piramideakNoëlle McAfeeEmilia LandaluceXerxes I.aTransferentzia-prezioMartin LarraldeSistema eragileZeltaBizenta MogelGasContact (1997ko filma)Bigarren Mundu GerraEn Tol SarmientoNøgen (musika taldea)Lucía LapiedraZetakIratiGipuzkoaAnne IgartiburuAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaZapelatz arruntBizardunakOdolSarpenZuberoako maskaradakBaztango Donejakue bideaMaxixatzenPalestinako Landa Historia ProiektuaKortatuXabier García RamsdenPasaiaUrretxuAMIA analisiTigreLarre-buztanikaraHizkuntza-komunitate🡆 More