Ane Sarasua Aranberri (Eibar, 1971ko apirilaren 12a) ekonomialaria eta kudeatzailea da.
Udako Euskal Unibertsitateko idazkari nagusia da 2000. urteaz geroztik.
Ane Sarasua | |||
---|---|---|---|
2000 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eibar, 1971ko apirilaren 12a (53 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria eta koordinatzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Deustuko Unibertsitatean zuzenbide ekonomikoa ikasi zuen.
1997an hasi zen Udako Euskal Unibertsitateko bulegoan lanean, hasieran kontulari moduan bakarrik finantza-arduratan. Lehen urteak, kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko idazkari nagusia izatea proposatu zioten orduko zuzendari eta idazkari nagusi ziren Xabier Isasik eta Mari Karmen Menikak, UEUren proiektuaren bideragarritasunaz arduratzeko. Krisi larria pairatzen zuen UEUk urte hartan, 25. urteurrena ospatu eta gero ekonomikoki oso txarto zebilela. Iruñeko udako ikastaroak izan ziren UEUren funtzionamenduaren bizkarrezurra ordura arte, baina formula hori nahikoa agortuta zegoen, garai hartan lortuta baitzegoen hainbat gradutan ikasleek ikasturte osoan euskaraz ikastea. Egoera horretan bi asteko udako ikastaro "klasiko" estrak ez ziren oso erakargarriak ikasle haientzat, gaindituta geratu ziren ikastaro mota haiek. Baina krisi hartatik eredu berria sortu zen, jardueran moldaketa ugari sortu ziren eta Sarasua izan zen aldaketa horretako finantzak eta lan talde berriaren osaketa gidatu zituena.
2000tik 2004ra bitarteko lau urteetan UEUk kontratatu zituen gerago urteetan lantaldea osatuko zutenak: komunikazio arduraduna, Informatikaria, pedagogoa, testu-zuzentzailea, pedagogoa... Urte horietan UEUk egoitza berria zabaldu zuen Bilbon, Eibarren eta Baionan. Udako ikastaroak erruz zabaldu ziren udazkenera eta udaberrira. Euskarazko lehen graduondokoak eta masterrak ireki ziren 2001ean. Profesional euskaldunen lehenengo bilkurak antolatu ziren.
Harrezkero, kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza uztartu ditu Sarasuak bere eguneroko kudeatzaile-lanean. Urtez urte UEUren eskaintza akademikoa ugaritu egin da, bai antolatutako ikastaro kopuruari dagokionez, bai jorratutako gai eta ildoei dagokionez.
Lukuru-asmorik gabekoa elkartea den, eta onura publikoa aitortuta duen elkarte baten kudeatzailea izateak erronka berezia izan da Sarasuaren ibilbide profesionalean, beti saiatu baita finantza-iturriak orekatzen: erdia instituzioetatik lortuta, eta beste erdia emandako zerbitzuetatik sortuta. Idazkari Nagusiari egokitzen zaio, gainera, lantaldearen eta zuzendaritzaren arteko zubi-lanak egitea ere, zuzendariaren konfiantzazko kargua da-eta.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ane Sarasua, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.