Ane Irazabal: Euskal kazetaria

Ane Irazabal Elkorobarrutia (Arrasate, Gipuzkoa, 1984ko uztailaren 17a) gipuzkoar kazetaria da.

Freelance moduan lan egin du Ekialde Hurbilean, udaberri arabiarraren ondorengoa aztertzen Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian, eta Afrikan eta Europan iheslarien migrazioak jarraitzen.

Ane Irazabal
Ane Irazabal: Biografia, Sariak, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaArrasate1984ko uztailaren 17a (39 urte)
HerrialdeaAne Irazabal: Biografia, Sariak, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Twitter: aneirazabal Instagram: aneirazabalelkorobarrutia LinkedIn: ane-irazabal-elkorobarrutia-06985065 Edit the value on Wikidata

Biografia

Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. 2003 eta 2007 bitartean Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2006tik 2010era Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean. Ikasketak amaiturik, Palestinara joan eta bertan hasi zen freelance kazetari. Ordutik hona munduko hainbat herrialdetan korrespontsal lanak egin ditu. Italian du etxea eta freelance bezala lan egiten du RAIrentzat eta Euskal Irrati Telebistako kazetari lanetan. 2016an milaka errefuxiatuen ibilbidea jarraitzen zebilela, Grezia eta Mazedonia arteko muga legez kanpo zeharkatzeagatik atxilotu zuten.

2017ko azaroaren 20an Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten Euskal Kazetari Saria jaso zuen guda eta gatazka eremuetan korrespontsal egindako lana goraipatuz. Urte berean Argiak eman zion saria beren herrialdeetatik ihesi Europara datozen errefuxiatuen pasadizoak ezagutzera emateko lanagatik.

2019an Cósimo Caridirekin batera zuzendu zuen Awlad-Hesiak gainditu dokumentala zeinek 4 haur errefuxiaturen eskolatzeaz hitz egiten digun: errefuxiatu-eremuetan bizi diren 2 neska eta Europan bizi diren 2 mutil: Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda. Dokumental honiengatik Eurobasque saria eman diote.

2019a geroztik Berria egunkarian Zaitun podcast kanala du. Bertan, hiru minutuko audioetan, bere ibllbidean ezagutu dituen gertaera, izaki eta herri berezien anekdota eta analisiak azaltzen ditu.

Sariak

  • EuroBasque Kazetaritza saria, ikus-entzunezko hedabideen sailean. (2019)
  • Argia Saria (2017)
  • Euskal Kazetari Saria (2017)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ane Irazabal BiografiaAne Irazabal SariakAne Irazabal ErreferentziakAne Irazabal Kanpo estekakAne Irazabal

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Sua EnparantzaZortziko txikiTxantxangorriSabin AranaBenito LertxundiCreative CommonsEusko LegebiltzarraAhateLekeitioZeltaLamiakoRotten XIIIPetrolioAntzinako ErromaNestor BasterretxeaGlobalizazioLionel MessiPopwywk2Arte gotikoaHertzainakEguzki-lore luzeEnergia mekanikoPanda handiBasajaunFederico Jiménez LosantosPorntip NakhirunkanokEspainiako Bigarren ErrepublikaNewtonen legeakPi (zenbakia)Lubaki bandaIzar-malkoakRafael NadalZorokiainKoldo Romero EskamendiSakanaDonejakue bideaIratzeTxanpon-makinaUrbasa-Andia natura parkeaEuskal musika tradizionalaOpilaren egunaKoebaluazioEnergia berriztagarriTina ThörnerTxikipediaNoëlle McAfee2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakErrementari (filma)Port-au-PrinceKolonia (geografia politikoa)Energia nuklearErdi AroaEnergia geotermikoErromeriaLouis-Sébastien MercierWiki CommonsTxomin AgirreHerri kirolDanborDeiaPablo PicassoTxikori belarLikenEstirpe ImperialKristautasunJon MirandeIlaski Serrano🡆 More