Andoni Aretxabaleta

Andoni Aretxabaleta Aramendi, pilota arloan Aretxabaleta deituraz ezaguna (Markina, Bizkaia, 1992ko urriaren 25a) esku huskako pilotari profesionala da, atzelaria, Asegarce enpresakoa.

Aretxabaleta
Izen osoa: Andoni Aretxabaleta Aramendi
Jaiotza data: 1992ko urriaren 25a (31 urte)
Jaioterria: Markina (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,95 m
Pisua: 96 kg
Debutatze data: 2011ko uztailaren 17a
Debutatze pilotalekua: Markinako Pilotaren Unibertsitatea

Estatistika ofizialen arabera, 1,95 metro luze da, eta 96 kg pisatzen du. 2009an Mendinuetarekin batera Diario Vasco txapelketako finala irabazi zuenean piztu zuen Asegarceren arreta, eta ordutik Bilboko enpresarekin aritu da entrenatzen. Hobekuntza nabarmena egin zuen, eta profesionaletako lehendabiziko partida 2011ko uztailaren 17an jokatu zuen, Markinako pilotalekuan, 18 urte besterik ez zuela.

Kirol ibilbidea

Beti izan da pilotari segurua, oso pilotaria, bi eskuekin pilota luze jotzen duena, eta debutean bertan estelarra jokatu zuen. Eskuko gaitzek jota, ez zuen maila handirik eman hurrengo urtean. 2013ko udan, ordea, Josetxu Areitio prestatzailearen laguntzaz, eta 2013ko ekainaren bukaeran kontratua urtebeterako soilik luzatu ziotela ikusteak akuilatuta, hobekuntza nabarmena egin du berriz ere bere jokoan, eta ia-ia atzelari hoberenen pare jokatzen ari da. Horri esker, estelarrak jokatzen ditu. Pilotari segurua eta jotzailea izateaz gainera, oso ondo mugitzen da kantxan. Aurreko koadroetan harrapatzen dituen pilotak hobeto aprobetxatzea eta ezker eskuarekin aurkako aurrelariari pilota hobeto kentzea ditu hobetu beharreko arlo nabarmenenak.

Ematen ari zen maila bikainari esker, 2014ko binakako txapelketa nagusian parte hartzeko hautatu zuen bere enpresak, Aimar Olaizola aurrelaria lagun. Finaleraino iritsi ziren, eta txapeldunorde bukatu zuten, Irujoren eta Barriolaren aurka 22-13 galduta.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Tags:

19922011AsegarceBizkaiaEsku-huskako pilotaMarkina-XemeinPilotaUrriaren 25Uztailaren 17

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Antzinako EgiptoKaraktere (biologia)MadrilKHegaztiEguzki-energiaAlbaniaIlaski SerranoErromatar arkitekturaHitanoTartaloHoremhebIñigo AstizCreative CommonsOtsailaren 20Landare zelulaBrasilTernuaPeruSri LankaNafarroako ErresumaPott BandaRaTeodolito1949OrgasmoArnas-aparatuFotosintesiTiranoChampvans-les-MoulinsDastamenGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaAzaroaren 19BizkaiaMartxoaren 28Malko-guruinJacint VerdaguerKai NakaiInka InperioaKirk DouglasPello ReparazCarmen HermosínUgaztunKomoreakSara GandaraLizunEgiptoZaharkitze programatuOtordu1961Iraitz-sistemaAlbiste faltsuFisikaKatherine JohnsonStephanos II.a GhattasArrasateGaliziaAntzinako Greziako erlijioaNogen (musika taldea)Gora ta gora betiMasustaHizkuntza-komunitateCharles DarwinTaxonNerbio-sistemaGasteizLandareBernardo AtxagaAlberto SchommerLehoiÇatal HöyükGolfLauaxeta🡆 More