Allende Arnaiz Garmendia: Diziplina anitzeko artista eta diseinatzaile grafiko modura lan egiten duena

Allende Arnaiz Garmendia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1974ko apirilaren 30a) Diziplina anitzeko artista da.

Argazkilaritza, grabatua, ikus-entzunezko artea eta ehungintza jorratu ditu. Diseinatzaile grafiko modura egiten du lan, jarduera horretan bere alderdi artistikoa uztartuz.

Allende Arnaiz Garmendia
Allende Arnaiz Garmendia: Biografia, Ibilbide profesionala, Ibilbide artistikoa
Bizitza
JaiotzaOiartzun1974ko apirilaren 30a (49 urte)
HerrialdeaAllende Arnaiz Garmendia: Biografia, Ibilbide profesionala, Ibilbide artistikoa Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakartista eta diseinatzaile grafikoa
Genero artistikoaargazkigintza
Irarlana
ehungintza
Ikus-entzunezko artea

Facebook: allende.arnaiz Instagram: allendearnaiz Youtube: UCw7v-KbGG653xW3i5R1oxcg Edit the value on Wikidata

Biografia

Allende Oiartzungo Altzibar auzoan jaio zen. Bere ama Lourdes Garmendia Bengoetxea da, Pasai Antxon 1947an jaioa. Aita, Jose Ramon Arnaiz Andres, Pasai Donibanen 1944ean jaioa. Ahizpa, Aitziber Arnaiz, bera baino hiru urte zaharragoa. Bikotea Ander Errandonea Arruti ergoindarra da, 1963an Oiartzunen jaioa. Berarekin hiru seme-alaba ditu: Alize, Elene eta Nikole, 2014an jaioak. 2005. urtetik Karrika auzoan bizi da.

Allende izena Errioxatik datorkio, Ezkarai herriko baseliza txiki bateko izena darama. Aitaren aldeko aitona bertakoa izan zenez, aurrekoz datorkio lekuarekiko lokera.

Txikitatik izan du marrazki bizidunetako afizioa eta oso umetatik arte munduarekin harremana. Ama eskulanetako irakaslea izan zen eta berak ikasi edota erakusten zuena, ikasten zuten alabek ere.

Oinarrizko ikasketak Oiartzungo Haurtzaro ikastolan burutu zituen eta ondoren diseinu grafikoa ikasten hasi zen Donostian, Gros auzoko Diseinu eskolan, 1988-1994 urte bitartean. Ikasketa hauek bukatuta, berehala Euskaldunon Egunkarian hasi zen lanean eta bertan ari zelarik burutu zuen ikasketetako azken proiektua.

Zortzi urtez lanean aritu ondoren eszedentzia hartuta Frantziako hegoaldera joan zen 2002 urtean argazkigintza ikasketa bat egitera. Hor abiatu zen bere ibilbide artistikoa.

Gaztetatik izan du ardura soziala ere, kezka politikoa eta militantzi lanean jardunez, batez ere talde feministetan.  

Ibilbide profesionala

  • 1994ean Euskaldunon Egunkarian hasi zen lanean, diseinatzaile grafiko moduan eta zortzi urtez aritu zen bertan.
  • 1995ean, lana eta ikasketak uztartuz, Diseinu Grafikoko ikasketak burutu zituen eta hori du ogibide.
  • 2006ean Artelekun serigrafia lantegiarekin kolaboratu zuen SILOGRAPHIC proiektuan
  • 2007an Artelekuko serigrafia lantegia zuzendu zuen.
  • 2008tik Berria egunkarian sei urtez egin zuen lan
  • 2017ko urritik Oarso Bidasoko HITZAn ari da.

Horrez gain, diseinu-lan ezberdinak egin izan ditu eta hainbat proiektu editorialetan parte hartu izan du. Aipatzekoak:

  • EDO! argitaletxean editore eta diseinatzaile aritua
  • Susa argitaletxearentzat egiten dituen, Ganbila bildumaren diseinua eta bi azaletako irudiak
  • Eztenak eta EHAZEk azken urteetan argiraratu dituen antzerki liburuen diseinua

Ibilbide artistikoa

Formakuntza:

  • 2002an, Frantziako Clarensac herrian, Nîmes hiritik gertu, argazkigintza ikasketak egin zituen urtebetez Serge Gal argazkilariaren zuzendaritzapean.
  • 2003. urtean, Bartzelonako hirian urtebeteko egonaldia egin zuen, Casa Elizalde eta Reference zentroetan zenbait ikastaro eginez, argazki eta grabatu teknikekin loturikoak, nagusiki.
  • 2004. urtean Mallorkako Miró Fundazioan grabatuarekin experimentazio ikastaro bat egin ondoren Donostiako Artelekun serigrafia ikastaro sakon bat egin zuen Pepe Albacete serigrafoarekin.

Artelan-sorkuntzak

2005ean estudioa hartu zuen Artelekun eta 2007 urtera arte izan zen bertan. Denbora horretan hainbat pieza sortu zituen argazkietatik abiatuta, serigrafía teknika erabiliz.

2007 urtean, Arteleku utzi ondoren, Oreretako Mikelazulo elkartearen ekimenez abiarazitako hainbat egitasmotan parte hartzen hasi zen.

Artean, ikus-entzunezkoak lantzen hasi zen eta 2008an Kaixo Casamance proiektuari esker Afrikako Casamance lurraldera eginiko bidaian parte hartu zuen, bertan hainbat ikus-entzunezko sortuz.

Mikelazulon ezagutu zuen Alvaro Ledesma artista eta harekin batera AL & AL proiektua sortu zuen.

2010ean, Vio-grafiak serigrafia lanarekin 2010 Sweet Printmakers Melanie Yazzie artistak zuzendutako portfolio kolektiboan hartu zuen parte. Karpeta horretan nazioarteko 23 artistek hartzen dute parte.

Metrokoadroka kolektiboko kide da eta zenbait ekimenetan parte hartu izan du beraiekin.

Bere produkzio artistikoak etenaldi bat izan zuen arren, hainbat proiektutan parte hartu izan du tarte horretan ere, diseinatzaile moduan gehienetan.

2020tik Oiartzungo Ehuntze espazioan daukan lekutxoan garatzen du bere lan artistikoa, esku artean dituen edota suertatzen zaizkion beste lanekin batera. Horren lekuko, adibidez, Oiartzungo Prosa eta Poesia lehiaketako logoa sortzea Idoia Beratarbiderekin batera.

Erakusketak

Allende Arnaiz Garmendia: Biografia, Ibilbide profesionala, Ibilbide artistikoa 
Birsortu erakusketa.2024

Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu izan du, Frantzian eta Euskal Herrian batik bat eta bakarkako gutxi batzuk ere aurkeztu izan ditu.

  • 2020an Oiartzungo Erakuslehio artean erakusketa kolektiboan parte hartu zuen urte batzuk lehenago egindako argazki serie batekin, eta ordutik sormen produkzioa berraktibatzeko aukera izan du.
  • 2021ean Puskak biltzen erakusketaren sortzaileetako bat izan zen, orduan sortze-prozesuan zegoen pieza baten lagin batekin. Zeharkatuak izendatutako sorkuntza lana bukatua dago orain, eta 7 argazki, 7 tapiz eta 7 grabatuk osatzen dute.
  • Ehuntze lanekin hainbat pieza sortzen ari da Karrantzako Muturbeltz artile naturala erabiliaz. Grabatu teknikaren bidez, zehatzago, tetrabrickak plantxa bezala berrerabiliz, hainbat lan egiten ari da. Teknika hori bere kabuz ikasi du eta Elena Setien artistarekin perfekzionatu du.
  • Berriki serigrafia teknika berreskuratzeko aukera izan du eta Atoz pekataria proiektua lantzen ari da teknika honen bidez Ehuntze espazioan. Proiektu hau aurrera doa Oiartzungo udalaren diru laguntza bati esker. Era berean Laharrak eta belarrak seriea lantzen ari da teknika honekin, obra grafikoa sortuz eta baita ohialetan estanpatuz kamixeta eta poltsa kolekzio bat eginez.
  • 2022ko azaroaren 15etik abenduaren 4ra, 18 zentimetro erakusketa kolektiboa Irungo Laboral Kutxa aretoan.
  • 2024ko apirilaren 14tik 27ra, Birsortu erakusketa, Oiartzungo Ehuntze Metrokoadroka kolektiboaren espazioan.

Sariak

  • 2003an III Argazki lehiaketa - ASFOGI. 1. saria
  • 2005ean Argazkigintzako Oarsoaldea Garapen Agentzia - AGENDA 21. 1. saria.
  • 2006ko Ordiziako Goiart lehiaketako 3. saria
  • 2009. urtean Gipuzkoako artista berrien XLIII. lehiaketan finalista izan ziren AL & AL proiektuko GI-3631-4632-2132-131 - Allende los cielos ikus-entzunezkoarekin. Euren lana Donostiako Koldo Mitxelena aretoan ikusgai izan zen lehiaketako beste artista hautatuenekin batera.
  • 2022ko azaroan. Zehartu ekoiztetxeak Irungo udalarekin elkarlanean antolatzen duen 18 zentimetro erakusketa-lehiaketako Tamayo saria.

Herriko aitortza

Oiartzuar emakume sortzaileak udalekuetan egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2022an.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • [1] Oiartzuni buruzko iritziak.Oiartzuarrak.org anagramaren diseinua

Tags:

Allende Arnaiz Garmendia BiografiaAllende Arnaiz Garmendia Ibilbide profesionalaAllende Arnaiz Garmendia Ibilbide artistikoaAllende Arnaiz Garmendia ErakusketakAllende Arnaiz Garmendia SariakAllende Arnaiz Garmendia Herriko aitortzaAllende Arnaiz Garmendia ErreferentziakAllende Arnaiz Garmendia Kanpo estekakAllende Arnaiz Garmendia1974Apirilaren 30ArgazkigintzaArtistaDiseinatzaile grafikoEhungintzaGipuzkoaGrabatuOiartzun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Lourdes IriondoKroaziaMarokoFieschJudaismoHuntza taldeaEnergiaArrazoibide deduktiboEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaGarapen iraunkorBarrokoaInka InperioaMusikaÇatal HöyükKomoreakErresuma BatuaSuediaLizar arruntAieru (zientzia)Alberto SchommerTxistu (musika tresna)Gaztelako ErresumaSobiet (kontseilua)MarrazoGlobalizazioAimar IrigoienBAntxoaBosten lakuaMetal AroaElbira ZipitriaNafarroa BehereaGazteluVietnamJose Enrike Urrutia CapeauLekeitioMartxoaren 9Ganga (arkitektura)IkamaIndonesiaApirilaren 12GetxoPatata-zomorroZiegaGibelIndoeuropar hizkuntzakAntzinako EgiptoGarapen Jasangarrirako HelburuakAlex SarduiSigmund FreudClaudio RanieriAlemaniaLisboaJon IñarrituSexu ugalketaGernikako bonbardaketaLanbideAlberto LadrónIOSEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaTxekiaBasamortuTiranoNogen (musika taldea)Erramu IgandeaIpar AmerikaUrrexolagaraiko guduaEgiptoXVideosIranSare sozialak1977Jorge Oteiza🡆 More