Aleksandr Litvinenkoren Pozoinketa

Aleksandr Litvinenkoren pozoinketa bere erailketa izan zen eta, Polonio-210 hilgarriaren eraginez, erradiazio akutu sindromearen lehenengo biktima baieztatuan bilakatu zen eta, mediku askoren arabera, Litvinenkoren hilketak gertaera kezkagarri bat adierazten du: terrorismo nuklearraren aro baten hasiera.

Aleksandr Litvinenkoren pozoinketa
Irudia
Motapozoitze
Denbora-tarte2006ko azaroaren 1a - 2006ko azaroaren 23a

Bi libururen autore izan zen: Errusia airean: terrorea barrutik eta Lubyanka talde kriminala. Haietan, errusiar zerbitzu sekretuak salatu zituen hainbat errusiar departamentu bonbardatu zituelako eta beste ekintza terrorista batzuk ere burutu zituelako, Vladimir Putin agintera eramateko xedean.

2006ko azaroaren 1ean, Litvinenko bat-batean gaixotu zen eta ospitalean sartu zuten. Handik 3 astera hil zen.

Litvinenkoren Segurtasunerako Zerbitzu Federalaren krimenei buruzko salaketek eta bere ohikoa ez zen gaixotasunaren errudun nagusia Vladimir Putin errusiar presidentea zela publikoki hil-zorian zegoenean salatzeak mundu osoan eman zioten ospea.

Britainiar autoritateek Litvinenkoren heriotzaren inguruan eginiko ondorengo ikerketek britainiar eta errusiar gobernuen arteko harreman diplomatikoak zailtzea ekarri zuten. Estraofizialki, britainiarrak ziur zeuden. "%100 dakigu zein izan den, non eta nola administratu dion pozoia!. Baina ez zuten ebidentzia jakinarazi, ez baizuten etorkizuneko epaiketa batean ateratzeko aukerarik eman nahi. Susmagarri garrantzitsuena, Babeserako Zerbitzu Federaleko (FSO) ofizial ohi bat, Andrei Lugovoy, Errusian dago oraindik. Dumako kide da eta inmunitatea dauka. Susmagarri hori Dumarako aukeratu aurretik, britainiar gobernua estraditatzen saiatu zen. Arrakastarik gabe, gainera.


Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Polonio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ErrusiaEukaliptoGlobal Biodiversity Information FacilityFutbol amerikarraLord ByronLandareBernardo AtxagaKleopatraAzido desoxirribonukleikoKubismoEusko JaurlaritzaBell UH-1 IroquoisSardaNafarroa GaraiaEgutegi gregorianoAntzerkiaren Nazioarteko EgunaMaria AntonietaEuskal HerriaBulego (musika taldea)IndustriaOzono geruzaClarendonDolores IbarruriBerlingo harresiaTxadYves MontandGripeMariTeodosia OrtegaEuskara batuaErlojuOstiral SantuaBartzelonaEne begiek (abestia)Hyper Music/Feeling GoodSua EnparantzaMalikiJaiegunMaisu/maistraConnemara gure bihotzetanPaul TanuiAralarAntisorgailuGipuzkoaULMA TaldeaIhes beteaHormabularRRotten XIIIJoxepa Antoni AranberriBirikaMarie CurieSarpenProtistoAsiaErnestina ChampourcinTxikipediaTxanpon-makina1997Irulegiko EskuaMaiatzaren 7DagbaniEuskarazko Wikipedia (webgunea)Erramu IgandeaEuskal dantzakRadio EuskadiBizantziar egutegiaIrunEuskalkiAste SantuaMerkataritzaMiru gorriAmoebaEbaluazio (hezkuntza)Maria ArrillagaKoliseoa🡆 More