Aflatoxina: Konposatu kimiko

Aflatoxinak hainbat onddok ekoizten dituzten toxina kaltegarriak dira.

Aspergillus generoko onddoek, batez ere, sortzen dituzte aflatoxinak, hainbat landare -zerealak, batik bat- infektatzen dituztenean.

Aflatoxina: Konposatu kimiko
(–)-B1 aflatoxinaren egitura kimikoa
Aflatoxina: Konposatu kimiko
(–)-G1 aflatoxinaren egitura kimikoa

Aflatoxinak oso toxikoak dira, eta tumoreak sortzen dituzte janari kutsatuak -zerealak eta beren aleak- jaten dituzten animaliengan. Gibeleko minbizia da kontsumo horren ondorioetako bat, eta ematen du gizakiarengan ere eragin dezaketela.

Aurkitutako lehen aflatoxina (Aspergillus flavus onddoak sortzen duena) 1960. urtean deskribatu zen. Urte hartan Eskozian 100.000 oilo inguru hil ziren aflatoxinaz kutsatutako pentsuak jatean.

Egitura kimikoari dagokionez, aflatoxinak oso oxigenatuak dauden molekula heteroziklikoak dira. Termoegonkorrak dira.

Aspergillus onddoz gehien kutsatzen diren landareak, eta aflatoxinak izateko arriskua handiena dutenak, zerealak dira (artoa, garia, arroza...) eta hazi oleaginosoak (ekiloreak, intxaurrak, kakahueteak, almendrak...). Esnean ere aflatoxinak aurkitu dira, behiek edo ardiek landare kutsatuak jatearen ondorioz.

Kanpo estekak

Tags:

AspergillusInfekzioOnddoZereal

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erdi AroaPoleaAdolf HitlerAlexandro HandiaNekazaritzaJoseba SarrionandiaCandela PeñaMikel ElizegiKuku-belarTxomin AgirreGorostiNafarroa GaraiaAimar OlaizolaNestor BasterretxeaIratiLehen Mundu GerraIkastolaKoebaluazioSur (Oman)ZireneLubaki bandaHammurabiren KodeaTalia ShireNico WilliamsEuskal Rock ErradikalaP2PKristautasunIker MuniainHerri kirolGiza sexualitateNagore AranburuAlmeneko bertso-eskolaBalearrakBertuteEgiptoko piramideakAmerikaEspainiako Bigarren ErrepublikaJon Gotzon AldaparenaZetaren BideaAmaiurko gazteluaGonzalo BoyeEspainiako Gerra ZibilaZortziko txikiOtxandioZapelatz arruntBasajaunFederico Jiménez LosantosKaze (MC)Pornhub2020BaionaBertsolari Txapelketa NagusiaBernardo AtxagaSinbolismoUrteAro ModernoaAndrokantoGoenkaleTestu tipologiaKuku-prakaIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaAfrikaFutbolLehen hizkuntzaAntso III.a GartzeitzAMIA analisiTxantxangorri🡆 More