Abebe Bikila

Abebe Bikila (ge'ez alfabetoan: አበበ ቢቂላ) (Jato, Amhara, 1932ko abuztuaren 7a - Addis Abeba, 1973ko urriaren 25a) distantzia luzeko lasterketetan aritzen zen etiopiar atleta izan zen.

1960 eta 1964ko Olinpiar Jokoetan maratoiko urrezko domina irabazi zuen.

Abebe Bikila
Abebe Bikila
Bizitza
JaiotzaShewa (en) Itzuli1932ko abuztuaren 7a
HerrialdeaAbebe Bikila Etiopia
HeriotzaAddis Abeba1973ko urriaren 25a (41 urte)
Hobiratze lekuaEtiopia
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marathon world record progression (en) Itzuli1960ko irailaren 10a8.116,2, 135,27
Marathon world record progression (en) Itzuli1964ko urriaren 21a7.931,2
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua57 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0082069 IAAF: 14359309 Olympic.org: abebe-bikila Find a Grave: 10830587 Edit the value on Wikidata

Biografia

Abebe Bikila Etiopiako herrixka bateko ahuntzain baten semea zen. 17 urterekin Addis Abebara joan eta Haile Selassieren Guardia Inperialean sartu zen. Onni Niskanen suediar prestatzailearen eskutik, 1960ko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko entrenatu zen. Lasterketaren egunean, kirol-oinetakoek min ematen ziotela eta, oinutsik laster egitea erabaki zuen. Bikilak, lasterketa irabazteaz gain, munduko errekorra hautsi zuen, 2:15:16.2 denborarekin. Garaipen horrekin, Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazten zuen Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen atleta bilakatu zen.

Lau urte geroago, Tokioko Olinpiar Jokoetan, berriro urrezko domina eskuratu zuen. Orduan ere munduko marka berria ezarri zuen: 2:12:11. 1968ko Olinpiar Jokoetan, lesio baten, eta oxigeno urritasunaren ondorioz, 17. kilometroan proba utzi behar izan zuen. Urte bat geroago, zirkulazio-istripu batean paraplegiko geratu zen.

1973ko urriaren 25ean hil zen, garuneko odoljario batek jota. Hiletan 65.000 lagun bildu ziren Etiopiako heroi nazionalari adio esateko.

Lortutako sari nagusiak

Olinpiar Jokoak
Urrea 1960ko Udako Olinpiar Jokoak (Erroma) Maratoia
Urrea 1964ko Udako Olinpiar Jokoak (Tokio) Maratoia

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abebe Bikila Abebe Bikila 

Tags:

Abebe Bikila BiografiaAbebe Bikila Lortutako sari nagusiakAbebe Bikila ErreferentziakAbebe Bikila Kanpo-estekakAbebe Bikila19321960ko Udako Olinpiar Jokoak1964ko Udako Olinpiar Jokoak1973Abuztuaren 7Addis AbebaAtletismoEtiopiaMaratoiUrriaren 25

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Karlos X.a FrantziakoaMarrazoIkerkuntza eta garapenaAkuaponiaGaliziaEneko Arista1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaGarizumaBigarren Mundu GerraTraineru estropadaFrantziako IraultzaDigestio-aparatuInternational Standard Book NumberAna ObregónMarcel DuchampKristalinoKorneaOstadarAlkandora beltzakAro ModernoaÇatal HöyükMAPFRERotten XIIILudwig van BeethovenAieru (zientzia)Le Coucou des BoisInesa GaxenSexu harremanGlobalizazioPirritx, Porrotx eta MariMototsSara GandaraSugegorriOrgasmoKirolParisOEuskal Herriko demografiaAnycastBegiUrtarrilaren 18GolIrailaren 29EuroBoleibolIrati (filma)1998Michel FoucaultAlemaniaDrahomíraJorge OteizaGiza sexualitateEuskal literaturaIndoeuropar hizkuntzakApirilaren 11EzteiTaxonomiaNetiketaLapurdiHezkidetzaTaxonHuntza taldeaFIrunHistoriaurreaIker Casanova🡆 More