Abderrahim Bouabid: Politikari marokoarra

Abderrahim Bouabid (arabieraz: عبد الرحيم بوعبيد‎; Sale, 1922ko martxoaren 23a - Rabat, 1992ko urtarrilaren 8a).

Marokoko abokatu eta politikaria zen. Mehdi Ben Barkaren laguna zen. Istiqlal alderdiko arduraduna izan zen, eta Independentziaren Manifestuaren egileetako bat. Ahmed Balfrej eta Mohamed Lyazidi alderdikideen espetxeratzearen aurkako manifestazio batean atxilotu zuten 1944an, eta preso sartu. 1945ean askatu zuten. Ondoren, lan handia egin zuen Istiqlal alderdia zabaltzeko.

Abderrahim Bouabid
Abderrahim Bouabid: Independentziaren alde, Ezkerreko militantea, Sahara
ambassador of Morocco to France (en) Itzuli

- Mohamed Zeghari (en) Itzuli
Abderrahim Bouabid: Independentziaren alde, Ezkerreko militantea, Sahara
Socialist Union of Popular Forces (en) Itzuli first secretary (en) Itzuli


← baliorik ez - Abderrahman Jusufi
Finance Minister of Morocco (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSale1922ko martxoaren 23a
HerrialdeaAbderrahim Bouabid: Independentziaren alde, Ezkerreko militantea, Sahara Maroko
HeriotzaRabat1992ko urtarrilaren 8a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaMoulay Youssef College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaTaïfa (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAbderrahim Bouabid: Independentziaren alde, Ezkerreko militantea, Sahara Istiqlal Alderdia
Herri Indarren Batasun Nazionala
Abderrahim Bouabid: Independentziaren alde, Ezkerreko militantea, Sahara Socialist Union of Popular Forces (en) Itzuli

Independentziaren alde

Gero, Parisera joan zen, eta han Mehdi Ben Barkarekin lan egin zuen Marokoren independentziaren aldarrikapenaren alde.

1949an itzuli zen Marokora, abokatu gisa hasi zen lanean Rabaten, eta Istiqlal alderdiko zuzendaritzan sartu. Aginte kolonialaren kontrako mugimendua antolatu zuen 1952tik aitzina. Urte hartako abenduaren 8an greba orokorra antolatu zuen Farhat Hached Tunisiako sindikalistaren erailketaren kontra. Frantziako indarrek bortizki jo zuten mugimendu haren kontra eta Bouabid preso sortu zuten, 1954ra arte. Ondoren, independentziari buruzko negoziazioetan parte hartu zuen. Frantziarekin negoziatu ondoren, eta Marokok independentzia lortua zuela, Marokoko enbaxadore izan zen Parisen. 1956an, kargu harekin, Espainiarekin negoziatu zuen protektoratuaren amaiera.

Ezkerreko militantea

1958an Marokoko kontseiluko lehendakariorde, eta Ahmed Balafrejen gobernuko ekonomia nazionaleko ministro eta laborantza ministro bihurtu zen.

1959an Union Nationale des Foces Populaires edo Herri Indarren Batasun Nazionala (UNFP) alderdiaren sorrerarekin bat egin zuen, Mehdi Ben Barkarekin batera. Alderdi hartako militante gisa, hainbat mobilizazio antolatu zituen, Marokoko gobernuak zapaldu zituenak.

Bere lagun Mehdi Ben Barkaren bahiketatik hiru urtera, Marokoko egoera politikoa deitoratu zuen, erranez ez zegoela demokraziarik. Ondoko urteetan ere politikan jarraitu zuen, beti UNFP alderdian, eta sozialismoaren alde. Urtez urte hainbat mobilizazio eta borroka izan zituen boterearen aurka. 1975ean alderdiaren izena aldatzea erabaki zuen, eta Union Socialiste des Forces Populaires (USFP) izena hartu zuen alderdiak.

Sahara

1975eko ekainaren 5ean, Istiqlal alderdiko M’Hamed Boucettarekin batera, adierazi zuen “Sahara marokoarra da eta Marokok han sartu behar du”. Europan eta Asian ibili zen urte oso batez Marokoren lurralde osotasuna aldarrikatzen eta, beraz, Sahara Marokoko parte dela defendatzen.

1981eko irailaren 5ean, Marokok Saharako autodeterminazioa antolatzea onartu zuen, Afrikar Batasunaren Erakundearen (OUA) Nairobiko goi-bileran. Bouabid eta USFP alerdia ez zeuden ados, eta hala adierazi zuten agiri baten bidez. Desadostasun hori leporatuta, atxilotu, epaitu eta urte bateko espetxe zigorrera kondenatu zituzten.

Hurrengo urteetan ere jarraitu zuen Marokoren lurralde batasuna aldarrikatzen.

Erreferentziak

Tags:

Abderrahim Bouabid Independentziaren aldeAbderrahim Bouabid Ezkerreko militanteaAbderrahim Bouabid SaharaAbderrahim Bouabid ErreferentziakAbderrahim Bouabid1922194419451992ArabieraIstiqlal AlderdiaMarokoMarokoko Independentziaren ManifestuaMartxoaren 23Mehdi Ben BarkaRabatSaleUrtarrilaren 8

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Biodibertsitate1978Bola joko (herri kirola)Isaac NewtonEnergiaMendiAgurne AnasagastiMarc ChagallHuntza taldeaImmigrazioMalen OsaKristalinoAdimen emozionalSugegorriBirikaEpikuroPuppyAlberto LadrónKatagorriFutbol1995eko Munduko Errugbi KopaOmanHemendik At!Urtarrilaren 17Adolf HitlerAtarrabiaKai NakaiFuensanta CovesBosten lakuaLaminaManuel LezertuaCarles PuigdemontUrkiTenerifeLizar arruntEnergia nuklearAbiaduraGernikako bonbardaketaPatxi ZubizarretaInternational Standard Book NumberEsklerotikaKOstegun SantuaIkamaHaurdunaldiEskoziako Errege AkademiaAiaraldeaHausterre-egunLady GagaOtsoXerxes I.aGipuzkoaClaudio RanieriIkusmenAstoAleloLe CorbusierUrrexolagaraiko guduaZea Mays (musika taldea)JaponiaNazio Batuen ErakundeaEuropar BatasunaGauzakiLe Grand-SaconnexOnddoSKomoreakRaAlemaniaMadrilTxinako Herri ErrepublikaValbonnais🡆 More