Édouard-Henri Avril

Édouard Henri Avril, Paul Avril izengoitiaz ezagunagoa, (Argel, 1849ko maiatzaren 21 – Le Raincy, 1928ko uztailaren 28a) margolari komertzial frantziarra izan zen.

Liburu askotarako marrazkiak egin zituen, bereziki literatura erotikoaren lanetan. Lan horiek izengoitiaz sinatzen zituen.

Édouard-Henri Avril
Édouard-Henri Avril
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÉdouard-Henri Avril
JaiotzaAljer1849ko maiatzaren 21a
HerrialdeaÉdouard-Henri Avril Frantzia
HeriotzaLe Raincy1928ko uztailaren 28a (79 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta ilustratzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Paul Avril

Biografia

François-Joseph Avril gendarmeriako koronelaren semea (1795-1857), Ohorezko Legioko ofiziala, Édouard-Henri Avril bera ere ofizial izan zen. 51. infanteriako erregimentuko subtenientea, 1870eko Frantzia-Prusia Gerran borrokatu zuen eta, horren amaieran, Ohorezko Legioa eman zioten, 1871ko maiatzaren 31n. 21 urte zituela erretiratu egin zen zenbait lesioengatik, 1872ko urtarrilaren 23an. Erretreta gaztea hartuta, bokazio berri baten bila, Parisko hainbat arte saloietak ibili zen. 1874tik 1878ra arte, Parisko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Geroago, Théophile Gautieren "Fortunio" ipuina ilustratzeko enkargua jaso zuen. Lan hura "Paul Avril" ezizenarekin sinatu zuen. Ospea lortu zuen eta kontratu berriak jaso zituen, batez ere literatura "galante" deituriko egile garrantzitsuen liburuak ilustratzeko. Liburu hauek edizio txikietan saldu ohi ziren, harpidetzaren bitartez. Bere ilustrazio ezagunenak Friedrich Karl Forbergen Erotologia Klasikoaren Eskulibururako (De Figuris Veneris) libururako egin zituenak izan ziren. 1928an hil zen, 79 urte zituela, Parisko Raincy auzoan.

Obra

Paul Avril liburu askoren ilustratzailea izan zen:

  • Gustave Flauberten Salammbô
  • Vivant Denonen Point de lendemain (1889)
  • John Clelanden Fanny Hill
  • Jean-Baptiste Louvet de Couvrayren Les aventures du Chevalier de Faublas
  • Mario Ucharden (1824-1893) Mon oncle Barbassou (1884)
  • Jules Micheleten La Femme
  • Hector Franceren Musque, hashish et sang
  • Octave Uzanneren (1888) Le Miroir du monde
  • Pietro Bacci Aretinoren (1892) Sonetti lussuriosi
  • Gautieren (1893) Le Roi Candaule
  • Alfred de Musseten Gamiani

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Édouard-Henri Avril BiografiaÉdouard-Henri Avril ObraÉdouard-Henri Avril IruditegiaÉdouard-Henri Avril ErreferentziakÉdouard-Henri Avril Kanpo estekakÉdouard-Henri Avril18491928ArgelLe RaincyMaiatzaren 21Uztailaren 28

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Estitxu GaraiLehen Mundu GerraRadiocrimenBilboDiario VascoFrancoren diktadura Euskal HerrianImanol PradalesItsas pinuAndrokantoElektrizitateEuskal dantzakSaguzarNestor BasterretxeaNiloPink FloydMarie CurieGiltzurrunBizenta MogelRockRichard WagnerArte gotikoaAlbokaOriaMateriaEn Tol SarmientoOpilaren egunaAMIA analisiPortugalIraitz-sistemaGernuFrancisco FrancoGutun formalGoogleLauaxetaNikola TeslaElvis PresleyNutrizioAro ModernoaBirusPlayStationAzpeitiaRotten XIIIEuropaGreziaSchool TiesMasturbazioZuhaitzMoskuErrobi (taldea)Euskal musika tradizionalaJon Gotzon AldaparenaMika (hegaztia)IlargiaEuskaltzaindiaMónica OltraNegu GorriakAs (egunkaria)Ilargiaren aldiEguzki-loreNerbio-sistemaNafarroa GaraiaSevillako katedralaNoëlle McAfeeXake mate (eleberria)Beñat GerenabarrenaJon SarasuaLaminaBegoña GómezMendebaleko euskaraGozategiArmentiako basilikaEuskal Herriko musika garaikideay7cauIker MuniainIlaski Serrano🡆 More