Xabier López Peña

Xabier López Peña, Thierry ezizenez ere ezaguna (Galdakao, Bizkaia, 1958ko maiatzaren 30a - Paris, Frantzia, 2013ko martxoaren 30a) etakide nabarmena izan zen.

Xabier López Peña
Bizitza
JaiotzaGaldakao1958ko maiatzaren 30a
HerrialdeaXabier López Peña Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParisko 13. barrutia2013ko martxoaren 30a (54 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakterrorista
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Thierry

Bizitza

1970eko hamarkadan ETA (pm) erakundeko ekintzailea izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran ETA (m) erakundearen baitan integratu zen. 1983an atxilotua izan zen Baionan, eta, espetxealdi baten ondoren, Latinoamerikan izan zen. Gero, Frantziara itzuli eta ETAren aparatu logistikoan sartu zen. 2006aren bukaeran, ETAk espainiar gobernuarekin Oslon izandako elkarrizketetan parte hartu zuen, ETAren ordezkari nagusitzat. 2008an Bordelen atxilotu zuten.

Heriotza, argibiderik gabe

Kartzelan zelarik, kardiopatia diagnostikatu zioten. 2013ko martxoaren 11n, erietxera eraman zuten, mediku azterketa egitera. Sendagileek ikusi zuten bihotz arazo larriak zituela, eta ebakuntza egiteko deliberoa hartu zuten. Familiak, ordea, ez zekien non zegoen. Presoen bidez jakin zuten espetxetik atera zutela, baina ez zekiten non zegoen. Familiak eta abokatuak bilatzeari ekin zioten, erietxeetara eta espetxeetara deika, aurkitu ezinik.

Martxoaren 19an, auzitegian Yolanda Molina abokatuari erran zioten Corbeil-Essonnesko erietxean zegoela. Erietxea erraldoia da, eta zerbitzuz zerbitzu ibili ziren, non zegoen jakin gabe. Azkenean, erran zioten kardiologia zerbitzuan zegoela, baina familiak ezin zuela ikusi, prefetaren esku zegoelako erabakia. Zerbitzuz zerbitzu, gelaz gela Lopez Peñaren bila segitu zuen familiak. Azkenean, bulego batean erran zieten zerbitzu hartan zegoela, baina familiak ez zuela hura ikusteko baimenik. Abokatuak bai, ordea.

Ebakuntza eginik, gaizki zegoen Lopez Peña, baina ez zuten erietxeko zaintzapeko eremuan atxiki, haren barnean den espetxean baizik. Martxoaren 20an, sendagilearekin bildu zen Molina. Bihotzeko ebakuntzak buruko odol jarioa eragin ziola erran zion, baina hala ere birgaitzea eginda oneratzeko moduan zela, egoera egonkorrean zela, eta bizia galtzeko arrisku berezirik ez zuela. Erietxean zegoen bigarren astean, Lopez Peña osasun arrazoiengatik libre uzteko eskatu zion Molinak auzitegiko abokatu orokorrari, baina abokatu orokorrak ez zuen onartu.

Martxoaren 30ean, Lopez Peña ikustera joan zen familia, 13:00etan. Hara heltzean jakinarazi zieten egun horretan bertan hil zela, 01:00etan.

Erreferentziak

Tags:

19582013BizkaiaEuskadi Ta AskatasunaFrantziaGaldakaoMaiatzaren 30Martxoaren 30Paris

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GoenkaleOrio Semitecolo Benzon jauregiaJulio SotoLiburutegi publikoakGreta Thunberg1960ErleSexu-jostailuIsraelAiora ZulaikaCéline DionIgnazio Agirregoikoa BenitoUztailaren 3HartzRoadrunner RecordsMaixabel LasaGabriel García MárquezKote CabezudoBruce SpringsteenPertsefoneTriton (mitologia)A Ram Sam SamIrailaren 19YouTubeOniscideaEuskaraMaixabel (filma)TolosaBilboko metroaFutbolQ1937Maria RedondoMomotxorroGizakien ugal-aparatuAxularA Star Is Born (2018ko filma)Edurne AzkarateAzaroaren 20Lakarri-Arhane-SarrikotagaineErrodopsinaHirukote sexualPeña MujikaFedibertsoSteven SpielbergFirouzeh KhosrovaniIpurmasailNøgen (musika taldea)Maite EskarmendiLegenarTasmaniako tigreMaria Ana SanzSexu hezkuntzaGizakiMacaulay CulkinKontsentsu faltsuaren efektuaBulego (musika taldea)Jesus Mari ZabarteAlga bioestimulatzaileMaiatzaren 10AzpeitiaBear GryllsNerea IbarzabalDibisaBuztanikara horiBiarritzIgor ZubeldiaAzkoitiaEmakumearen ugaltze-aparatuMarisa BarrenaCaparroso🡆 More