Txostena, batzuetan dosierra ere deitua, gai jakin bati buruz informazio zehatza modu sistematiko batean biltzen duen agiri eta testu-mota bat da.
Informazioarekin batera, askotan, zenbait gomendio edo aholku eman ohi dira. Gaur egun, txostenak formatu askotan aurkezten dira. Garai bateko paperezko txostenen lekua bete dute formatu digitaleko txostenek. Lehen paperean aurkezten baziren ere, gaur egun pendrive, CD, DVD, webguneetan online formatuetan aurkezten dira.
Txostenetako izenburuak luzeak izan ohi dira. Txostenean agertuko den gaia eta informazioaren nondik-norako batzuk agertu ohi dira izenburuan bertan. Batzuetan izenburuarekin batera bigarren mailako azpi-izenburu moduko bat agertu ohi da izenburuaren osagarri. Izenburuan bertan gai nagusia zein ote den ikusi ohi da, eta denbora-espazio koordenada batzuk agertu ohi dira.
Geroago txosteneko gorputzean garatuko denaren sinopsi edo laburpena agertu ohi da hasieran. Bestela, hasierako paragrafoan edo paragrafoetan geroago agertuko den informazioaren aurrerapena agertu ohi da. Beste aukera bat: geroago jorratuko den gai nagusiaren aurkezpena egitea sarreran.
Nahita saihetsiko diren zenbait kontu ere aipatu ohi dira sarreretan. Erabiltzen den informazio iturri nagusiak zeintzuk diren sarreran bertan aipa daitezke, eta iturri horien fidagarritasunari edo mugei buruz zerbait adieraz daiteke labur sarreran bertan.
Txotenak, oso laburra ez bada, aurkibide bat izan ohi du.
Atal nagusia da. Txostenaren gai nagusiari buruzko informazio objektiboa biltzea du helburu nagusi. Aurkitutako informazioa modu ordenatuan, estrukturatuan agertu behar. Informazioa modu zehatzean, argian eman behar. Tonua ez da polemikoa izan behar, neutroa baizik. Egiten diren baieztapenak, ematen diren informazioak objektibotasunetik ahalik eta hurbilen jartzeko ahalegina antzeman beharko.
Informazio igorpen nagusia, analisi mamitsuenak txostenaren gorputzean kokatu ohi dira.
Datuak, estatistikak, informazio ahalik eta objektiboenak txostenaren gorputzean erakutsi eta gero, txostenaren amaiera aldera "Ondorioak" izeneko edo antzeko izeneko atala agertu ohi da. Txostenaren helburua ez da errealitatea azaltzea edo deskribatzea besterik gabe; errealitate horretan eragitea izaten da helburu. Horretarako txosteneko egilea edo egileak bere objektibotasunetik urruntzeko arriskua hartu ohi dute eta aholku, gomendio eta iritziak gehitzen dituzte txostenaren amaiera aldera.
Txostenak gogatzeko helbururik balu, bairatzeko helbururik balu, helburu horiek lortzeko txostenak ondorioetan eman beharko ditu bere onenak. Aurreko ataletan emandako datuak ondo antolatu behar dira ondorioetan tesi bat indarrez defendatu ahal izateko.
Informazio iturrien aipuak, estatistika datuak, estatistika taulak, bibliografia, interneteko estekak, taulak, grafikoak, aipuak...
Txostenaren estiloa subjektibitatea saihesteko eta objektibotasuna bilatzeko asmoa erakutsi beharko luke. Ez lirateke testu hauek apaingarri erretorikoez jositako testuak izan beharko. Honelako estiloa proposatzen da zenbait estilo liburutan:
Txostenaren irakurketa erraztuko duten zenbait baliabide erabili beharko lirateke.
Txostenetan zigilu-markak, orrialde-goiburuak, oin-oharrak, argazkiak, irudiak, sarrera edo irteera datak, enpresa baten izena, administrazio baten atal bateko identifikazio-ezaugarriak eta beste hainbat elementu ager daitezke. XXI. mendean txostenak hainbat moldeko letra-tipoekin aurkeztu ohi dira baina eskuz egindako gain-oharrak eta ager daitezke.
Zenbait estilo liburuek txostenak txukun aurkezteko aholkuak ematen dituzte.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Txosten, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.